Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Koop fabrikaren bigarren edizioan izena emateko epea abenduaren 20an itxiko da
Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: Komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.
Lankidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia, OlatuKoop sarea, Bagara, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta Debagoienako garapen agentzia, Beterri-Buruntzako udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentzia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko programa.
Gipuzkoa osoko proiektuei KoopFabrika eskaini ahal izateko, aurten lau eskualdetan jarriko ditugu nodoak: Debagoiena, Beterri-Buruntza, Oarsoaldea eta Bidasoa. Koop Fabrikaren bigarren edizioan parte-hartu nahi dutenek abenduaren 20ra arte izango dute aukera izena emateko, http://koopfabrika.eus/ webgunean dago informazio guztia.