Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Komunikazioa, marka, estrategia eta kontakizuna, K-FOROA 2025aren osagai nagusiak
Komunikazio Foroa ezinbesteko hitzordua bihurtu da MONDRAGONeko kooperatibetako komunikazio eta marketin arduradunentzat. Korporazioko kooperatibetan zeregin horren ardura duten pertsonentzat joerak, tresnak eta komunikazio-estrategiak ezagutu eta partekatzeko gunea da.


Atzo egin zen 7. edizioa, Irudienea izeneko espazio berrian, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Saio arina, dibertigarria, dinamikoa eta oso "eraikitzailea" izan zen. Pello Rodriguez MONDRAGONeko presidenteak eman zion hasiera saioari. Bere atzetik, Javier Marcos eta Iban Garate, biak ala biak Korporazioko Komunikazio sailekoak, MONDRAGONi buruz eta komunikazio "onaren" erronkei buruz mintzatu ziren.






Xabi Igoak eta Bea Laskurainek ikuspuntu praktikoa eman zioten ekitaldiari. Igoak ikus-entzunezko produkzioaz hitz egin zuen, irudien aroaz, datuez eta ikus-entzunezko joerez. Laskurain, bigarren urtez jarraian, adimen artifizial generatiboko hainbat tresna aurkezten ditu. Komunikaziorako tresna baliodunak.

