Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
K-Foroa 2020k barne komunikazioa hizpide
Aurtengo saio telematikoan parte hartu zuten, betetik, Atreviako Asun Sorianok eta, bestetik, Eroskiko Izaskun Santamariak, zeinek kooperatibak pandemian izandako esperientziaren berri eman zuen.
Atreviako CEO eta Barne Komunikazioaren eta Erakunde Nortasunaren Behatokiko zuzendarikideak etorkizuneko joeren zerrenda bat egin zuen, eta, besteak beste, honako alderdi hauek azpimarratu zituen: digitalizazioa (segmentazioa, abiadura eta eraginkortasuna), erabakiak hartzeko metrikak entzutea eta lantzea, kanalen mix-a (jada ez dago kanal bakarra), edo "markaren enbaxadoreen" kontzeptua konbentzimendu handiagoz aktibatzeko beharra.
Bestalde, Izaskun Santamaria Eroskiko Barne Komunikazio taldeko arduradunak ikus-entzunezko formatuan azaldu zuen Eroskik pandemian zehar bizitako esperientzia. Denboraldi horretan Eroskik ahalegin bereziak egin ditu euskarriak, edukiak eta egitasmoak sortzen bere lantaldeetara iristeko "baliagarriak izanik, eta motibazioa, enpatia eta konfiantza transmititzeko". Izaskunek adierazi duenez, "Eroskiko pertsonen itzulera, esfortzua eta konpromisoa eredugarria izan da".
K-Foroa 2020 Teams bidez transmititu eta grabatu zen, eta esteka honetan dago eskuragarri:
Zer da K-Foroa?
Komunikazioaren edo marketinaren esparruetan lan egiten duten pertsonen arteko interakziorako gune bat izan nahi du. Kooperatiben artean hainbat gai eta esperientzia partekatzeko modu bat: marka, izen ona, prentsa-kabineteak, digitalizazioa, ekitaldiak…. Azken batean, komunikazioak tresna eraldatzaile gisa duen balio estrategikoa azpimarratzeko foro korporatiboa.