Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Jakiberri ideia-lehiaketak 178 proposamen jaso ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz-GipuzkoaLab ekimenaren testuinguruan garatzen da Jakiberri proiektua. Helburua euskal janari lasterra sortzea da.
Martxoaren bukaeran amaitu zen lanak aurkezteko epea. 98 lagunek parte hartu dute ideia-lehiaketan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Burgosekoak.
Guztira 178 proposamen jaso dira euskal janari lasterra sortzeko. Horiek guztiak honela sailkatu dira:
- 51 proposamen euskal janari laster orokorrekoak.
- 20 proposamen gosariekin lotutakoak.
- 25 postre edo azken-buruekin lotutakoak.
- 18 proposamen umeei zuzendutako euskal janari lasterrari dagokiona.
- 25 proposamen askariarekin lotutakoak.
- 18 proposamen afariekin lotutakoak.
- 21 proposamen edari osasungarriekin lotutakoak.
Epaimahia hasi da dagoeneko lanak aztertzen. Lan horretan dihardute erakunde hauetako ordezkariak: ISEA, Basque Culinary Center, Mondragon Health, Jakion, Ausolan, Debagaraiko Garapen Agentzia eta Innobasque.