Irakurriena
- 1. Idoia Mujika Uribesalgok hartuko du bere gain Mondragon Lingua-Alecopen zuzendaritza nagusia
- 2. Osartenek eskaintzen dituen zerbitzuek bikainekoa jaso dute
- 3. Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa
- 4. MONDRAGON Mexikoko Unibertsitatearen 10. urteurrena
- 5. Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifiziala sustatzeko enpresetan
- 6. 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak
- 7. Ikerlanek 28 milioi euroko diru-sarrera historikoak lortu ditu
- 8. Ausolan, 2023ko Enpresen lasterketan irabazle
- 9. Orbeak bere proiektua sendotu du mila pertsona baino gehiagorekin
- 10. 2023ko Itzuliaren irteerak eman dio hasiera ofiziala EIKAren 50.urteurreneko ekitaldiei
IK4-Ikerlanek bere aurrerapenak aurkeztu ditu Kanadan potentziako elektronikaren arloan

Biltzarrean, zentroak bere aurrerapenak partekatu ditu komunitate zientifikoarekin, potentziako elektronikari eta energiaren kudeaketari lotuta, eta bere ahalmenak erakutsi ditu, gai horietan landutako garapen zehatzen bitartez. Halaber, IK4-Ikerlanek aurrerapenak identifikatu ahal izan ditu interesatzen zaizkion hainbat gairi buruz, eta harremanak sendotu ditu bertan ziren unibertsitate eta enpresekin.
Zentroak rol garrantzitsua jokatu du ekitaldian, potentziako elektronikan punta-puntan kokatuta baitago eta merkatutik oso hurbil diharduelako; horren ondorioz, programako lau hitzalditan parte hartu ahal izan du. Horietan, berarekin lankidetzan diharduten unibertsitate eta enpresekin egindako garapenak aurkeztu ditu.
Ponentziak
Energia biltegiratzearen arloan, IK4-Ikerlanek hitzaldi bat eman du biltegiratze sistemen bigarren bizitzaren azterketari buruz, energia berriztagarrien integrazioan erabiltzeko. Lan hori Abengoa enpresarekin eta Danimarkako Aalborgeko unibertsitatearekin batera egin du.
Bateriak kudeatzearen arloan, hitzaldia eskaini du planta fotovoltaiko adimendunak kudeatzeko estrategiei buruz; horiek energia biltegiratzeko sistemak integratzeko ahalmena dute, sare elektrikoan hobeto integratzeko eta, ondorioz, energia berriztagarrien potentziala gehiago aprobetxatzeko.
Azkenik, garraioari dagokionez, zentroak bi ponentziatan partekatu du bere jakintza: bat potentzi bihurgailuen garapenari zuzenduta zegoen, silizio karburozko erdieroale berrietan oinarrituta, energia kontakturik gabe transferitzeko; eta bestea, zeina CAFeko ordezkariekin landu duen, energiaren kudeaketari buruzkoa izan da, biltegiratzeko sistema ontziratuak dituzten tranbietarako.
“Aukera paregabea”
“Protagonismo hori izatea aukera paregabea izan da guretzat, komunitate zientifikoari eta enpresarialaren aurrean IK4-Ikerlanen garatu ditugun azken aurrerapenak erakusteko”, adierazi du Unai Viscarret ikertzaileak. “ECCEn izan dugun presentziari esker, halaber, potentziako elektronikan dauden azken joerak zein diren ikusi ahal izan dugu, eta hori oso garrantzitsua da zentroarentzat”, gaineratu du.
ECCE 2015i buruz
ECCE 2015 munduko topaketarik garrantzitsuenetakoa da energiaren bihurketaren arloan, eta irailaren 20tik 24ra bitartean egin da Montrealen, Kanadan. Aurtengoa Power Electronics Societyk (PELS) eta Industry Application Societyk (IAS) antolatzen duten ekitaldiaren zazpigarren edizioa izan da.