Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
'Humanity Herriz herri' ekitaldia prestatzeko entsegu orokorrak abian dira Arrasaten
Gaueko 20:15ak dira Monterron Jauregian, Arrasate Musikaleko egoitzan. Otsaileko asteazken arrunt batean baino mugimendu gehiago somatzen da. Goikobalu Abesbatza, herriko beste abesbatzetako hainbat kide, kooperatibetako langileak, baita langile ohiak ere, Iubilo Bilbao abesbatza, baita Arrasate Musikaleko orkestrako kideak ere… guztira ehun bat pertsona baino gehiago Humanity at Music ikuskizunaren lehen entseguan parte hartzeko prest.
1.200 sarrera jarri dira salgai, 15 euroren truke
Herriz-herri jarraituko duen ikuskizunaren estreinaldia prestatzen ari dira, Arrasateko Amaia Antzokian aurkeztuko dena, otsailaren 22an eta 23an. 1.200 sarrera jarri dira salgai, 15 euroren truke.
Entsaguak eta zuzenekoa
Hurrengo saioak Amaia Antzokian izango dira, 20an 19:30etatik aurrera, ikuskizunean parte hartuko duten pertsona guztiekin (haurrak, aktoreak, musikariak, aurkezleak..), eszena arduraduna den Josu Camararen gidaritzapean. Egun berean, 20:30tik aurrera, orkestra igoko da Amaia Antzokiko oholtzara.
Otsailaren 21ean, estreinaldiaren bezperan, Amaiara itzuliko gara, baina oraingo honetan entsegua orkestraren presentziarik gabe egingo da.
Herriz-herri, geldialdi berriak
Arrasaten, 22ko eta 23ko ikuskizunak aurrez hasiko dira, 19:00etan herriko plazan, guztiok elkarrekin, txistulariekin lagunduta, antzokira joateko. Bertan izango dira, era berean, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak, proiektu honetan parte hartu dutenak.
Gainera, Humanity at Music Sinfonia Kooperatiboak herriz-herriko bira bat egingo du ikuskizuna Euskal Herriko bazter ezberdinetara eramateko. Gipuzkoan hasiko da, Arrasatetik, Aretxabaletatik eta Oñatitik pasata, eta Nafarrora hedatuko da, Iruñeara eta Tafallara. Bizkaian aukera ezberdinak baloratzen ari dira eta ikuskizuna Ondarru, Markina edo Gernikara gerturatzea da ideia. Gasteiz izango da ikuskizun nagusiaren hiriburua, irailaren 14ean, Buesa Arenan.