Irakurriena
- 1. Orbik Cybersecurity, kooperatiba bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 2. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 3. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 4. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 5. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 6. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 7. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 8. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 9. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 10. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
Huhezinema jaialdiaren 11. edizioa nobedadez beteta dator
Lehiaketarako aukeratutako film labur guztien emanaldiaz gain, aurten berrikuntza ugari eskainiko ditu zine festibalak: Mundukide Saria; Argazki onenaren saria; EIECINE, Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketa; eta aurtengo egitaraua borobiltzeko ekitaldi ikusgarri bat: Errementari eta Handia filmetako efektu berezietako sortzaileen masterclass eta ekintza praktikoa Aretxabaletako plazan.
Martxoaren 23an sari banaketa ekitaldia izango da, Zuriñe Hidalga eta Iban Garciak aurkeztuta
Euskal websailen topaketa ere egingo da, eta berrikuntza moduan, bost euskal websailen zenbait kapitulu ikusteko aukera egongo da. Telesailak eta websailak hasiak dira mundu osoko zinema jaialdietan beren txokoa irabazten, eta Huhezineman ere jardunaldi berezi bat prestatu dugu ostegun arratsalderako: zinema aretotik sarera egingo du jauzia Huhezinemak, eta euskal websailei begira jarriko gara. Azken urteotan, euskarazko websailek gorakada bat izan dute, eta hainbat egilerekin sareko euskarazko fikzioaren egoeraz eztabaidatzeko tartea izango da. Zizerkora, Txoministak, Tokiz Kanpo, Nomofobikak eta The Coffee Advisors websailak izango dira protagonista nagusiak.
Zizerkora
Aurrenekoa, MUko ikasle talde batek sortu berri duen proiektu gaztea da, pilotua besterik ez dauka oraindik, baina Next Station plataformak lehen fasean aukeratu dituen hiru proiektuetako bat da. Etorkizunetik iraganera, 2016an estreinatu zuen Txoministak websaila Hiru Damatxo ideia faktoriak, eta 10 minutu inguruko 8 atalek osatzen dute. Euskal Herria behin betiko askatuko duen alderdi politikoaren sorrera kontatzen du websailak, gidoi umoretsu eta ironikoarekin. Hiru Damatxo Islandiarrak ekoiztetxearekin batera egun garatzen ari den Tokiz kanpo dokumentalaren lehen atala ere pantaila handian aurkeztuko dugu.
Ekoiztetxe horren ordezkari bezala Edurne Azkaratek parte hartuko du, Txoministak websaileko aktorea eta aurtengo jaialdiko epaimahaikidea. Mugikorrik gabe etxetik irtetearen beldurrari «nomofobia» esaten zaio, eta sendatzeko abangoardiako terapia esperimental batean parte hartzen duten bi lagunen istorioa kontatzen du Nomofobikak websailak. Atal batzuen proiekzioaz gain, Olatz Beobide sortzaile eta aktorea eta Pedro Fuentes zuzendari eta gidoilaria izango dira gure artean haien proiektuaz hitz egiteko. Saioa borobiltzeko, Lander Camarero bilbotarra New Yorken garatzen ari den proiektu baten inguruan ariko gara: The Coffee Advisors, irailaren 11ko atentatuen ikerketa independente batean murgiltzen gaituen websaila. Lehenengo atala proiektatuko dugu pantaila handian. Bukatzeko, gerturatutako sortzaileekin balorazioa egingo dugu, formatu berri honen inguruko solasaldi bat, publikoaren parte hartzearekin. 2018ko antolatzaileak eta babesleak.
Ikasleak antolatzaile
Aurten, Huhezinemak hamaika urte beteko ditu eta antolatzaile taldea berritu egin da. Oraingo honetan, hamahiru ikasle daude jaialdiaren antolakuntza lanetan Iban Del Campo irakaslearen koordinaziopean. Aurtengo edizioan Alaine Aranburu, Asier Ezkerra, Amaia Fuertes, Andoni Imaz, Myriam Lizarralde, Leire Marimon, Saioa Murua, Andrea Navarro, Asier Olabarria, Iñigo Otaegi, Kike Otegi, Iratz Urkizu eta Ibai Zabala dira antolatzaileak. Beste urtebetez, edizio hau posible egiteko, erakunde publiko eta pribatuen ekarpena izan du jaialdiak; sari erakargarriagoak banatu eta ekintza gehiago antolatu ahal izateko (aurten 5.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan). Babesle nagusiak Aretxabaletako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Saila dira. Kolaboratzaileak: Ausolan, Azkoitiko Udala, Basque Culinary Center, Danobat, Goiena, Mundukide, Ogeita4 eta Ordiziako Udala. Eta, azkenik, laguntzaileen artean daude: Argia, Berria, Gaztezulo, Ongi hotela, Zinea.eus, Inprenta.eus, eta Hazi. Epaimahaia Urtero, zineman dabiltzan profesional euskaldunak ekartzen saiatzen gara gure jaialdiko epaimahai ofiziala osa dezaten eta aurtengoan Maider Fernandez, Aitor Arenas eta Edurne Azkarate izango ditugu gurean.
Hiru egunetan zehar (martxoaren 21, 22 eta 23) ekimen ezberdinak antolatu dira. Egitarauari amaiera emateko sari banaketa ekitaldia martxoaren 23an egingo da, Iban Garcia HUHEZIko ikus-entzunezko komunikazioko ikasle youtuber eta Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo abeslaria aurkezle izango direlarik. Zinema festa amaitzeko, luntxa eta Hartz musika talde azkoitiarraren kontzertua antolatu dugu.