Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Roman Balanzategi hil da
Roman Balanzategi Arrasaten jaio zen, 1930ean. LagunAroko aita pontekoa izan zen eta bere historiaren protagonista handia, izan ere fundatzaile, lan osasun arloko zuzendaria eta presidente lanak egin zituen entitatean.
Zaragozan egin zituen medikuntzako ikasketak. Eta hortik zetorkion Arrasateko Esperientzia kooperatiboaren fundatzaileekin zuen harremana. Izan ere, fundatzaileak Zaragozara joaten zirenean azterketak egitera, Peritoen eskolara, Roman haientzako pentsioa bilatzen arduratzen zen.
Ikasketak bukatuta, Balanzategi doktoreak Bilbon lan egin zuen bi urtez, Basurton, bihotza eta birikien arloan. Eta handik Arrasatera etorri zen. Lehenengo urteetan “denetarik” egitera: Cerrajeran enpresa medikua, Arrasateko dispensarioan medikua, pediatra, baserriz baserriko kontsultak… Eta azkenean LagunAron hasi zen lanean, 1959an, erakundearen hastapenetan. Jose Ayala izandako lehen presidentearekin elkarlan estuan ibili ziren biak ala biak. Zuzendari lanak egin zituen LagunAroko Lan Osasun arloan, eta lan arriskuen prebentzioan aintzindaria izan zen “Don Roman”.
60ko hamarkadaren bigarren partean, Don Jose Mariaren konfidantzaz eta Jose Mari Ormaetxearen laguntzaz, Arrasateko ospitalea abiarazi zuen. Fremap-eko presidentea ere izandakoa da eta baita LagunAroko presidentea ere, 1984tik 1995ra arte, erretiroa hartu zuenera arte.
Familiaz eta bizitzaz gozatzen ari zen azken urteotan, osasun ajeak tarteko. Bost seme alaben aita zen eta 9 biloben aitajauna. Pertsona ona, abegitsua, umore onekoa, langile fina, eta oso solaskide ona.
Une latz honetan doluminak eta besarkada bat luzatu nahi diegu bere senitartekoei.