Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Hezkuntza eredu berriaren liburua argitaratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
‘Berrikuntza prozesu baten mapa berria: eraldaketaren eredua. Etorkizuneko irakasleen formazioan eragiten’ izenburua duen liburua aurkeztu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ainara Imaz eta Nagore Ipiña (egungo dekanoa) Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta Helena Azkarragaurizar ilustratzaileak dira egileak.
Liburuaren helburu nagusia da Fakultateak bizi izandako hezkuntza eraldaketarako esperientzia kolektiboaren berri ematea; hala, lanak batzen ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abian jarritako hezkuntza eredu berriaren gakoak eta, prozesu eraldatzaile horrek izan dituen oinarri nagusiak.
Ainara Imaz eta Nagore Ipiñaren lanak azaltzen du nolakoak izan behar duen etorkizuneko irakaslearen profila, nolakoa hezkuntza eredu berria eta egiteko modu berriak. Izan ere, egileen ustetan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hezitzaileen prestaketan, eta beraien profil pertsonal zein profesionalaren garapenean, beharrezkoak dira sakoneko aldaketak. Hori guztia egin dute Fakultatean bertan praktikan jarritako hezkuntza eredu berritzailea azalduz.
Lanak batzen ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abian jarritako hezkuntza eredu berriaren gakoak eta, prozesu eraldatzaile horrek izan dituen oinarri nagusiak.
Xede garbia du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bultzatutako hezkuntza eredu berritzaileak: eskaintzea formazio integrala eta kalitatekoa, hobetzea etorkizuneko belaunaldiaren prestakuntza eta prestatzea pertsonak aurre egingo dietenak XXI. mendeko erronkei.