Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Graduko eta batxilergoko ikasleak gizarte erantzukizunari buruzko jardunaldian ari dira, Oñatiko campusean
Mondragon Unibertsitateko eta Oñatiko batxilergoko 120 ikaslek gogoeta eta lan egiten jardun dute gaur, gizarte-erantzukizunaren ikuspegi batez, gazteek eurek Oñatin antzemandako benetako arazoei irtenbideak bilatzeko helburuarekin.
Hitzordua, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko campusean da. Hain zuzen, bertan burutuko da GazteRS izeneko gizarte-erantzukizunari buruzko jardunaldia, Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko (GADE) eta Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako Graduko (LEINN) ikasleak ez ezik, Oñatiko batxilergoko azken mailetako eta prestakuntza zikloetako ikasleak ere bilduko dituena.
Gizarte-erantzukizunaren inguruko kultura bultzatzea da xede nagusia. Horretarako, gogoeta-jardunaldi trinkoa egingo dute hainbat eremutako ikasleek, gairik garrantzitsuenen inguruan hausnartzeko asmoz.
Jardunaldiak hainbat asmo ditu: gero soluzioa diseinatzeko benetako arazoak identifikatzea, adin desberdinetako pertsonen arteko gizarte-kohesioa bultzatzea, partaideen artean esperientziak trukatzea, eta benetako arazoei elkarlanean irtenbideak emateko konpetentziak eskuratzea. Goizean zehar proposamenak garatu ostean, eta jardunaldiari amaiera emateko, herriko benetako arazoei irtenbidea aurkitzeko ikasleek aurkezturiko proiekturik hoberena aukeratuko da.
Proposamen hoberenaren saria
Jardunaldia bat dator Mondragon Unibertsitateak gizartea eraldatzeko duen konpromisoarekin, eta ikasleek gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren alorreko benetako arazoetan oinarrituz lan egitea bilatzen du, horiei irtenbidea eskaintzeko.
Goizeko saioak arazo horiei erantzuna emango dioten irtenbideak lantzeko balio izango du, eta sortuko diren taldeek proposamenak eraikiko dituzte. Ondoren, planteatutako arazoei irtenbidea emateko talde bakoitzaren proposamenak aurkeztuko dira. Arratsaldean, hiru finalistak (arlo bakoitzeko bat) sarituko dira eta, azkenean, jardunaldiko proposamenik hoberena aukeratu (16:00-17:00) eta talde irabazleari sari berezia emango zaio.