TUlankide MONDRAGON

Fagor Taldean osasuna bermatuta, etenik ez!

2020/05/06

Fagor Taldeko kooperatiba guztiek beren ohiko jarduna moldatu behar izan dute, eta, alarma-egoeran ezarritako neurriak aplikatuta, beren produkzioaren zati handi batekin jarraitu ahal izan dute.
Fagor Taldean osasuna bermatuta, etenik ez!

Fagor Taldeak bere webgunean kaleratu duen mezuan jasotzen den bezala, hainbat kooperatiba zuzenean murgildu dira Covid-19ari aurre egiteko lanetan, eta zenbait produktu edota produktu egiteko makinak egin dituzte.

Hala nola, honako hauek aipatutakoaren adibide garbiak dira:

  • Mondragon Assemblyk maskara kirurgikoak ekoizteko lau makina egiteko kontratua sinatu zuen martxoan, Bexen Medical enpresak maskarak egin ditzan. Apirilaren amaierarako, hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoiztea da asmoa.
  • Fagor Electronicak 5.000 arnasgailu egiteko lanetan dihardu, beste hamaika enpresarekin batera. Ezinbestekoak dira arnasgailuok Covid-19ak eragindako arnas gutxiegitasunari aurre egiteko, eta osasun zentroetan dagoen premia handiari aurre egiteko, arnasgailuak egiten dihardu.
  • Fagor Healthcare, berriz milioi bat mantal inguru fabrikatzen ari da, eta hainbat osasun-zentrotan erabiltzeko. Mantalak egiten hasi dira, eta dagoeneko banaketa hasita dago. Horrez gain, aurpegiko maskarak eta mahuka-erdiak egiten ari dira, bai sektore pribatuarentzat, bai publikoarentzat.

Osasun-neurriak beteta, martxan

  • Modu zuzenean, —makineria edota produktuak eginda—, edota ez hain zuzenean, Fagor Taldeko kooperatiba guztiak ari dira Covid-19ari aurre egiteko lanetan. "Dugun izaera diskretuari jarraiki, gehienek ahotsa ia altxa gabe dihardugu lanean, baina ahal den neurrian laguntzen. Egunotan, osasun-langileak ditugu protagonista, eta gure babes eta laguntza osoa behar dute. Esker onez laguntzen diegu, eta esker ona bueltan jaso genuena, esaterako, Gurutzetako osptiletik, Fagor Industrialek bidalitako maskaren argazkia jaso genuenean" aipatzen da.
  • Txinan agertu zenetik, Fagor Arrasatek zuzenean jasan ditu Covid-19aren eraginak, hango bi lantegiak bi astez itxi behar izan zituztelako, urtarrila eta otsaila bitartean. Ondorioz, gaur egun ia normaltasun osoarekin ari dira lanean. Arrasateko eta Donostiako instalazioetan, berriz, lanpostu bakoitzaren eskakizunaren arabera, presentzialki edo telelanaren bidez ari dira lanean.
  • Fagor Automation langileentzako segurtasun-protokoloak etengabe eguneratzen ari da egoeraren arabera. Izan ere, mundu osoa zehar, 30 filial izanik, estatu bakoitzeko araudia betetzea konplexutasun handiko kontua da. Kooperatibako langileen % 100 ari da lanean. Lanakhala eskatzen duen kasuetan, lantegietan bertan ari dira, eta presentzia fisikoa behar ez den kasuetan, telelanaren bidez segitzen dute lanean.
  • Galbaian kooperatibak ere bere jardunaren % 100ari eutsi ahal izan dio, telelanari esker. Galbaianen bezeroek inoiz baino gehiago behar dute eskaintzen zaien aholkularitza, eta ordutegian zenbait moldaketa eginda, bere horretan dirau aktibitateak. Datozen asteetan, lantaldeko zenbait kide Arrasateko egoitzan lanean hastea aurreikusten da. Bulegoetara itzultzeko, osasun-protokoloek markatutako neurri eta baliabide guztiak jarriko ditugu, langileen osasuna eta segutasuna bermatzeko.
  • Ederlan eta Copreci kooperatibetan, garbiketa eta desinfekzio-protokoloak aplikatu ziren, eta langile guztiek maskarilarekin egiten dute lan.

 

Oro har, kooperatiba guztietan anerako guneak egokitu egin dira, pertsonen arteko espazioa mantentzeko, eta ordutegiak ere berrantolatu egin dira. Horrez gain, lanera sartu aurretik langileen tenperatura hartzen da zenbaitetan, eta arrisku handiagoa duten pertsonak etxean geratzen dira.

Eguraldia
Asteartea 4 Min: 14
Max: 23
Asteazkena 5 Min: 12
Max: 31
Osteguna 6 Min: 14
Max: 37
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak