Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Fagor Taldeak bat egin du herrialde zaurgarrienetan txertoak banatzeko kanpainarekin

Covax programa zuzenean dago lotuta Covid-19aren testuinguruarrekin, eta, zehatzago esanda, hari kontra egiteko mundu mailako txertaketa ekimenari: 2021. urtean, 2.000 milioi dosi inguru banatu nahi dira diru-sarrera ertain, txiki eta baxuko herrialdeetan.
Horretan lagundu nahi izan du Fagor Taldeak ere. , besteren artean, haren bazkideen halabeharrezko ekarpenaren bidez. Gaur-gaurkoz, ia 8.000 eurokoa da bazkideen ekarpena, eta, horrez gain, 10.000 euroko laguntza emango du Fagor Taldeak.
Ekarpenari esker, 5.861 dira bana daitezkeen txertoaren dosiak.
“Txertoen banaketan, eten barikoa da herrialde garatuetako estatuen arteko lasterketa, immunitatea nork lehenago lortu. Badirudi bide onean doala. Baina bestelakoa da herrialde zaurgarrienetako egoera. Arazoa leuntzera dator Covax programa, oraindik orain nazioarteko elkartasunaren bidez besterik ezin daitekeelako beharrezkoa den mugaz gaindiko immunitatea lortu”, azaldu du Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak. Covid-19arena mugaz gaindiko arazoa da, mugaz gaindiko neurriak, erabakiak… hartu beharra dakarrena.
Konpromiso soziala, oinarrian
Covax programarena ez da Fagor Taldeak urtean zehar lagunduriko ekinbide bakarra. “Gizarteari ekarpena egitea dagokigu. Komunitatearekin, gertukoa zein urrunagokoa, konprometitutako taldea gara sortzetik. Gizarte erronkak geure ere egiten ditugu, eta halaxe segituko dugu etorkizunean ere”, argitu du Iraunkortasun arduradunak. Askotarikoak dira gizarteko elkarte, eragile, entitate… ezberdinekin Fagor Taldeak sinatuak dituen hitzarmenak -euskara, inklusioa, nazioarteko elkartasuna, lehen sektorea, hezkuntza… bultzatzen dira horien bidez-.
Notizia argitaratu da: https://www.fagor.eus/bukatzear-da-covax-ekinbidearen-aldeko-ekarpena-egiteko-epea/