Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Euskara planen erakusleihoa: LKS Next
Arrasate, Donostia eta Bilbon du egoitza eta aurrera begira, bezeroari euskaraz eskaintzen zaion zerbitzua indartzea da erronka.
Kooperatiba: LKS Next
Kokapena: Arrasate eta Zuatzu-Donostia (Gipuzkoa) / Zamudio eta Bilbo (Bizkaia).
Euskara planaren indarguneak:
- Euskarazko zerbitzua indartzeko proba pilotuak abian.
- Langileen ezagutza tasa: 3tik 2 elebidunak.
Lorpen nagusiak:
- Hizkuntza irizpideak onartuta eta indarrean.
- Organoetatik euskara planari jarraipena egiten zaio (adierazleen aginte-panela).
- Zerbitzua euskaraz eskaini ahal izateko bezero potentzialen identifikazioa eta azterketa eginda.
- Bikain ziurtagiria (Zilarra) eskuratu zen 2016an.
Egungo erronkak:
- Bezeroari euskaraz eskaintzen zaion zerbitzua indartzea eta etorkizunerako oinarriak bermatzea, pro-aktibotasuna landu.
- Profesional euskaldunen euskarazko gaikuntza eta prestakuntza indartzea.
- Barne erabileran eta leialtasunean eragiten jarraitzea: ahozko erabileran, bileretan, tresna informatikoen erabileran...
Bizpahiru adierazle
- Elebitasun tasa: %67
- Ahozko erabilera: 2019an egindako ahozko neurketen arabera, elkarrizketen %33 euskaraz dira; %77ko leialtasuna (euskaldunen artean euskaraz egindako elkarrizketak)
- 2019ko Batzar Nagusian euskararen erabilera, %33 (ahoz %20).
- Barne komunikazioan, jakinarazpenak eta mezu orokorrak: %98 ele bietan.