Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Euskal kooperatibismoaren 'Denon Artean' sariak Legebiltzarraren lana aitortuko du
Maiatzaren 28an, asteazkena, 18:00etan Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (Kooperatiben Kontseilua) Denon Artean Euskal Kooperatibismoaren Sariaren 4. edizioa aurkeztuko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Denon Artean sariak aitortzen du sozialagoa den, aberastasuna hobeto banatzen duen eta gizarteari oro har hobera egiten laguntzen dion enpresa eredu baten alde aritutako pertsonek eta erakundeek egindako lana.
Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da eta aurreikusten da ordubeteko iraupena izatea
Laugarren edizio honetan Eusko Legebiltzarrak jasoko du Denon Artean saria. Ekitaldian, besteak beste, honako ordezkari instituzionalek hartuko dute parte: Patxi Olabarria, Kooperatiben Kontseiluko presidentea; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; eta Imanol Pradales, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
Ekitaldia arratsaldeko seietan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du.