Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Euskadi 2030 Osasun Plana osatzen lagundu du LKS Next-ek
Plana joan den uztailaren 4ko Gobernu Kontseiluan onartu zen. 4 helburu nagusi zehazten ditu: haurren eta nerabeen osasun-garapena sustatzea; zahartze aktiboa eta bizitza osokoa sustatzea; euskal biztanlerian saihestu daitekeen morbi-hilkortasuna gutxitzea; eta osasun-arloko desberdintasunak murriztea
Osasun Planean 175 pertsona inguruk parte hartu dute, osasun-sistemako erakundeetako ordezkariek, baita biztanleriaren osasuna hobetzeko eta osasun-arloko desberdintasun sozialak murrizteko politika eta ekintza erabakigarriak dituzten sektoreetako ordezkariek ere.
LKS Next-eko taldeak kooperatibak garatutako Smart Life esparru berritzailearen babespean lan egin du. Kontzeptu horrek herritarren ongizatea hobetzea du helburu nagusi, osasuna sustatuz eta prebenituz, GJHak estrategietan ezarriz, desberdintasun ekonomiko eta sozialen aurka borrokatuz eta ingurumenaren aldetik aurrerapen iraunkorragoa sustatuko duen ingurunea garatuz, erronka nagusi gisa.
2030erako Osasun Plan berriak, herri-estrategiatzat hartzen denak, Euskadi osasungarriagoa lortu nahi du, eta, horretarako, helburu estrategikoen multzo bat zehazten du. Helburu estrategiko horiek, duten izaeragatik, bi tipologiatan sailka daitezke: batzuk emaitzazkoak, hainbat biztanleria-talderentzako osasun-helmuga zehazten dutenak; beste batzuk instrumentalagoak, lehen adierazitako osasun-helburuak lortzeko beharrezkoak diren egitura-alderdietara bideratuagoak:
<
Proiektua garatzeko, 8 laguneko diziplina anitzeko aholkularitza-talde bat izan da lanean, María Ortiz buru duena.