Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
ETBk grabatutako Gabon kontzertuaren protagonista izango dira aurten "Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa" eta MONDRAGON
Beste gabon kanta batzuen artean, protagonismo berezia hartu zuen MONDRAGON korporazioak aurten garatutako Humanity at Music, Sinfonia kooperatiboa proiektuak, izan ere, hiru kanta: Bi hanka, Let´s suppose eta Banan banan interpretatu zituzten ETBk zapatuan grabatutako Gabon Kontzertuan. Arantzazuko Santutegian (Gipuzkoa) izan zen grabaketa, arratsaldeko zazpietan.
Gabon kanta guztiak, gehienak oso klasikoak, Hator-hator, Oi Bethleem, Adeste Fideles eta Olentzero, esaterako, Fernando Velazquez musikariak egokitu zituen kontzertu berezirako eta ikusleek izugarri gozatu zuten.
Musika arloari dagokionez, honako abesbatzak parte-hartu zuten ekitaldian: Aretxabaleta Abesbatza, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Arrasateko Goikobalu eta Goikobalu Txiki, Aretxabaletako Leizarra Musika Eskola eta Azkoitiko Musika Eskola. Gainera, 'Sapere aude sinfonietta' musika taldeak jarri zion erritmoa kontzertuari.
ETB1en emanaldia
Kontzertua ETBk grabatu zuen bere osotasunean eta abenduaren 24an ikusi eta entzun ahal izango da, ETB1en, gaueko bederatzietatik aurrera, Gabonetako Oholtzan saio berezian. Grabaziora jende ugari gerturatu bazen ere, Arantzazuko Santutegia ez zen bete kontzertuaz gozatzeko.
