Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Esther Korta: “Egungo eskaerari erantzuteaz gain, produktibitatea hobetu eta enplegua sortuko dugu”
50 urte baino gehiagoko historia du Dikarrek, eta ehiza, kirol tiroa eta aire zabaleko kirola ditu ardatz. Taldeak bi filial ditu Lawrenceville-n (GA, USA) eta beste bat Aveiron (Portugal). Bere jarduera fabrikazioan, banaketan eta merkaturatzean oinarritzen da, honako markak merkaturatuz: CVA (avankarga errifleak), Bergara (morroilo-errifleak) eta Columbus (outdoor kirola).
“Lehenengo makinak 2023aren hasieran eramatea espero dugu. Horrek aukera emango digu gaur egun dugun eskaerari erantzuteko, esponentzialki hazten ari baita, urtez urte. Gainera, egokitu egingo gaitu, instalazioaren eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko eta, aldi berean, materialak eta produktuak dibertsifikatzeko”, dio Esther Kortak, kooperatibako zuzendari nagusiak.
2021eko salmenta-bolumenari dagokionez, Dikarrek 90 milioi euro baino gehiago saldu zituen, eta nazioarteko salmenten ehunekoa %97koa izan zen, batez ere Estatu Batuetako merkatura bideratuta.
Kortak dioen bezala, hurrengo urteetarako beste erronka bat enplegua sortzea izango da. “Gaur egun, Dikarren egoitza nagusian 170 pertsona gara, eta datozen urteetan 250 pertsona izatea espero dugu. Eta, talde mailan, 250 pertsona gara, eta guztira 350 pertsonarengana iritsi nahi dugu”.