Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Makina erreminta
Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Erreka eta Danobatgroup-ek bularreko minbiziaren prebentzioaz sentsibilizatzeko ekintzak gauzatu dituzte
Bularreko minbiziaren %20 araketa fisikoaren bitartez igartzen da, sarritan mamografiaren aurretik. Hala ere, %48ak aitortzen du ez duela horretarako ohiturarik. Honen aurrean, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkarteak beharra ikusi du lantegietan sentsibilizazio eeta konzientziazio ekintzak egiteko.
Horren adibide dira azken aste honetan Danobat, Soraluce eta Errekako lantegi ezberdinetan egin diren ekintzak, bat eginez datorren urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren kontra Egunarekin.
Ekintza hauetan emakume zein gizonezkoek hartu dute parte eta aurkezpena egiten Mirian Marquez psikologoa eta Alaitz Carnicero, bolondres testimoniala, izan dira. Biek bat egin dute mezuan: funtsezkoa da prebentzioa, elikadura zainduz eta ditugun ohitura txarrak saihestuz, erretzea edota edatea, esate baterako.
Modu berean, Alaitzek bere esperientzia azaldu du eta familia zein lagunek momentu askotan duten garrantziaz mintzatu da, izan ere beraien laguntza ezinbestekoa da une kritiko askotan.
Azken finean, "ekintza hauek azaleratu nahi dute minbiziak guztioi eragiten digula, lehen pertsonan edo hurbileko norbaitek izan duelako. Beraz, guztion indarrak batu behar ditugu ohitura osansungarrietan hezitzeko eta gaixorik dauden pertsonak laguntzeko" aipatu dute Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkartetik.

