Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
Eroskiren supermerkatu frankiziatuek %10,6 handitu zituzten salmentak iaz
Eroskiren supermerkatu frankizietako salmentak %10,6 hazi ziren iaz. Denera, 14 milioi euroko inbertsioa eginda, 65 frankizia berri ireki ditu kooperatibak, eta 360 lanpostu berri sortu ditu. Hala, 2024ra begira, Eroskik beste 57 frankizia berri irekitzeko asmoa duela iragarri du.
2023an zabaldutako saltoki berri gehienak Katalunian izan dira (27). Andaluzian 10, Balear Uharteetan 5, Gaztela eta Leonen eta Gaztela-Mantxan 4 eta Aragoien 3 ireki ditu. Euskal Herrian, aldiz, lau saltoki berri zabaldu ditu. Honela, azken bost urteotan 307 supermerkatu berri ireki ditu Eroskik, eta denera 628 ditu egun.
"Pozik gaude Eroskiren frankizia-sarearen bilakaerarekin. Helburu garrantzitsuenak bete ditugu, bai salmenten eta errentagarritasunaren hazkundeari dagokionez, bai denda berrien irekiera kopuruari dagokionez. Egoera honetan, baikorrak gara ekitaldi berriari begira, eta frankiziadunei laguntzearen aldeko apustua egiten jarraitu behar dugu”, adierazi du Alberto Cañas Eroskiren frankizien zuzendariak.