Irakurriena
- 1. Marijo Pagalday, MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 2. Asier Elorza (Mundukide): “Kooperatibak dira Mundukideko kooperanteen harrobirik onenak”
- 3. "Irtenbide osoetara jo behar dugu, osagai soilari balio gehigarria emanez"
- 4. “Osasunaren arloan balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzeko dibisio berri bat sortu dugu”
- 5. Arizmendi, Aranzadi eta Txantxiku Ikastolek 'Euskal Herria Harrera Herria' ekimena abiarazi dute
- 6. TU Lankide aldizkari berriak joko bat proposatzen dizu
- 7. MONDRAGON Health, apustu korporatiboa osasun sektorerako eta arlo sozioekonomikorako
- 8. Betiko helburua, estilo berritua
- 9. «Oinarri berak dituzte kooperatibismoak eta feminismoak: berdintasuna eta justizia»
- 10. Orbik jaio da, industria arloari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko Ikerlanek sortutako enpresa
EROSKIren elkartasun izarrek 50.000 euro bildu dituzte

Kontsumitzaileek bi eurotxotan eskuratu ahalko dute EROSKIren Elkartasun Izarra Gabonetako apaingarria, supermerkatu eta hipermerkatu sare osoko ordainlekuetan, baita on line supermerkatuan ere.
EROSKIren Elkartasun Izarren kanpainak 50.000 euro bildu ditu dagoeneko, azaroaren 16an martxan jarri zenetik. EROSKIk hirugarrenez antolatu du kanpaina hau, honako hauen laguntzarekin: ACNURen EAEko batzordea (NBEk iheslarientzat duen agentzia) eta Unicefen Espainiako Batzordea (NBEk Haurrentzat duen agentzia).
"Aurten ere, bezeroak gure alde irauli dira lehenbiziko egunetatik, eta elkartasun handia erakutsi digute. Eskertu nahi dugu apaingarri hau erosten azaldu duten eskuzabaltasuna, eta badakigu kanpaina amaierara arte jarraituko dutela horretan", esan du EROSKIren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.
EROSKIren Bezero Bazkideek erabaki dituzte Eguberrietako elkartasun kanpainaren onuradunak, www.eroski.es webgunean botoa on line emanda. Ekimen hauek irabazi dute prozesuan: haurrentzako laguntza, zeina UNICEFen Espainiako Batzordeak bideratuko baitu, eta errefuxiatuentzako laguntza, ACNURen bitartez. Horretaz gainera, urte honetan, bilduko denaren zati bat adinekoen kolektibokoentzat den proiektu baterako ere izango da; proiektu hori lantzeko, kolektiboarekin erlazionatuta dauden elkarteen ideietatik abiatuko da EROSKI Fundazioa, eta elkarteak berak arduratuko dira hura ikuskatzeaz.
Aurreko bi aldietan, kooperatibak eta bezeroek 242.000 euro baino gehiago bildu zituzten Eguberrietako elkartasun apaingarri horiek salduta eta EROSKIren dohaintza gehigarria batuta. Diru horiek hainbat ekimenetarako erabili ziren; besteren artean, haurrei laguntzeko —UNICEFen Espainiako Batzordearen bitartez—, gure adinekoen bizi kalitatea hobetzeko —Adinekoen Lagunak Fundazioaren bitartez— eta errefuxiatuei laguntzeko —ACNURen bitartez—.
Elkartasun Izarrak kanpaina, sorburuan, EROSKIko langile baten tradiziotik dator: hark ohitura izaten zuen Eguberrietako apaingarrietan urteko bizipenik onenak idazteko. "Gure bezeroak animatu nahi ditugu tradizio horrekin bat egitera eta Eguberri hauetan ospatzeko dauden alderdi on guztiak izarretan idaztera. Gure ustez, oroitzapen on batekin momentu goxoak sor ditzakegu gu bezain modu pribilegiatuan bizi ez direnentzat", esan du EROSKIren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.