Eroskiren 370 ekoizle baino gehiago ari dira Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programan

Proiektuaren helburua da nekazaritzako elikagaien ekoizleei lagun egitea euren jardunbideak hobetu ditzaten bai ingurumenaren arloan, bai arlo sozialean eta bai gobernu korporatiboarenean.
Card image cap
2025/05/07

Eroskik dagoeneko 376 partaide ditu Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programa-n. Ekimen horrek zerbitzu ematen die nekazaritzako elikagaien arloan diharduten ekoizle txikiei, eta helburu du enpresei lagun egitea beren zereginetan, bai ingurumenaren arloan, bai arlo sozialean eta bai gobernu korporatiboarenean. Horrekin, Eroskik erraztasunak ematen dizkie egokitu egin daitezen arau betebehar berrietara eta kontsumitzaileek iraunkortasunaren arloan egiten dituzten eskari gero eta handiagoetara.

EAEn, orain hiru urte abiatu zuten “Tokiko hornitzaileei lagun egiteko programa”, 2022ko martxoan, eta pixkanaka beste eskualde batzuetara hedatzen doa, hala nola Galiziara (2023an), eta Nafarroara eta Argoira (2024an). Partaide guztietatik, 101 dira EAEkoak, 179 Galiziakoak, 47 Nafarroakoak eta 49 Aragoikoak.

Asmoa da Eroskiren ezagutza eta konpromisoa handitzea tokiko hornitzaileekin eta haien ingurunearekin, eta haiei prestakuntza eta babesa ematea, beti izan dezaten nola hobetua ekoizpen sistema iraunkorragoetarantz; eta, horrekin batera, lagun egitea eta gidari izatea, produktuek kalitate handiagoa izan dezaten eta horniketa katean gardentasun handiagoa lor dezaten.

“Eroskik lankidetza estutzea bilatzen du gure tokiko hornitzaileekin, eta gonbidatzen ditugu programa honetan parte hartzera, elkarrekin egin dezagun iraunkortasun bidea, hori baita, gaur egun, kontsumitzaile guztien kezka. Banaketan gabiltzanok funtsezko pieza gara nekazaritzako sektorea bultzatzeko, eta guretzat ardatz estrategikoak dira bai tokiko ekoizpenak eta bai iraunkortasuna”, azaldu du Eroskiren Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.

Lagun egiteko programa hiru fasetan
Eroskik fase batzuekin diseinatu du ekimena. Horrela, lehenik eta behin, xeheago jakin dezake hornitzaileak nola dauden ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren arloan; eta, ondoren, baliozko edukiak eskain ditzake, ezagutza eta baliabideak har ditzaten nola optimizatu beren prozesuak eta produktuak. Eroskik galdetegi propio bat jartzen du hornitzaileen eskura. Galdetegi horretan, produktuen eta antolamenduaren kalitatea lantzen dira; zehazki, arlo hauetako kalitatea: elikadura, nutrizioa, salmenta, ingurumena eta gizartea, eta gobernantza.

Lortutako erantzunetatik, txosten pertsonalizatu bat egiten zaio hornitzaile bakoitzari, balorazio batekin eta gainerako sektorearen azterketa konparatiboarekin; orobat aztertzen dira indarguneak, hobekuntza eremuak eta garapen iraunkorraren helburuetan egindako ekarpenak. Horretaz gainera, sektorekako txosten bat eratzen du, zertarako eta enpresa gehienentzat esanguratsuenak diren gaiak identifikatzeko eta gai horien gaineko prestakuntza lantzeko tokiko eragileen lankidetzarekin, hala nola elikadura klusterrak eta administrazioa.

Munduko Ituna
Iaz, Eroskik iraunkortasunaren arloko 80 prestakuntza-ekimen baino gehiago jakinarazi zizkien hornitzaileei programaren bitartez. 2025ean, Eroskik indartu egin du gaikuntza ekintzetan ematen duen laguntza, nola eta, programa martxan duen eskualdeetan, elikaduraren gaineko klusterrak eginez.

Horretaz gainera, Eroskik aurten ere parte hartuko du Mundu Ituneko Hornitzaile iraunkorrak: gaikuntza programa-n. 2024an, horri esker, 1.000 prestakuntza ordu eman ziren haren elikadura katean honako gai hauen inguruan: giza eskubideak, ingurumena eta garapen iraunkorra.

Banaketa komertziala