Irakurriena
- 1. M&A operazioak, MONDRAGONen Finantza Foroaren IX. edizioaren ardatz
- 2. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
- 3. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 4. Kidek 50. urteurrena ospatu du
- 5. Kooperatibak eta ekonomia soziala: gertutik eraldatzen
- 6. Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoopek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana
Asun Bastida, Eroskiko Harreman Instituzionaletarako eta Komunikazio Korporatiborako zuzendari berria
Eroskik Asun Bastida izendatu du zuzendari berri gisa Harreman Instituzionalen eta Komunikazio Korporatiboaren arlorako. Mikel Larreak postua utziko du, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko zuzendari jarriko baita.
25 urtetik gora daramatza Bastidak erakundean, eta postu berrian haren helburua izango da gobernantza kooperatiboa indartzea eta partaidetza, gardentasuna eta konpromiso sozialaren balioak bultzatzen jarraitzea, hori baita Eroski ezaugarritzen duen eredua.
Zeregin berrian, Asun Bastida arduratuko da Eroski Taldeak izango dituen harreman instituzionalen eta komunikazio korporatiboaren estrategiak definitzeaz; horretarako, posizionamendu ardatzak eta lehenespena duten interes taldeak identifikatuko ditu. Haren zereginak batez ere izango dira ingurunearekin aliantza estrategikoak bultzatzea, enpresen eta instituzioen alorreko foroetan kooperatibaren presentzia indartzea eta taldea ordezkatzea sektoreko elkarteetan, elkarrizketa mahaietan eta proiektu kolaboratiboetan.
Asun Bastida arduratuko da Eroski Taldeak izango dituen harreman instituzionalen eta komunikazio korporatiboaren estrategiak definitzeaz
Era berean, lankidetza sustatuko du unibertsitateekin, zentro teknologikoekin eta fundazioekin, eta harremanak kudeatuko ditu komunikabideekin eta iritzian liderrak direnekin. Helburua izango da Eroskiren interesak babestea eta haren posizioa sendotzea erreferentziazko kooperatiba gisa, bai eta gardentasuna erakustea eta pertsonekin eta ingurunearekin konprometitzea ere.
Asun Bastida Hondarribiakoa da (Gipuzkoa), Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, eta espezializazio bat egina du finantzen arloan. 1996an, ibilbide profesionala abiatu zuen Eroskin, eta zenbait ardura postu izan ditu Pertsonen, Prozesuen eta Sistemen arloetan.
2014tik, Tokiko Produktuaren Zuzendaritza Komertzialean jardun da. Kargu horretatik gidatu du nekazaritzaren arloan diharduten hurbileko elikagai-hornitzaileen garapena eta bultzatu ingurunearen aberastasuna. Kontseilu Errektoreko eta Eroski Fundazioaren Patronatuko kide da, bai eta EAE eta Nafarroako Elikadura klusterretako zuzendaritza batzordeetakoa ere.
Asun Bastida: "Eroski bakarra da bere eredu kooperatiboagatik, pertsonenganako konpromisoagatik eta ingurunean balioa sorrarazteko duen gaitasunagatik"
Haren izendapenarekin, bokazio kooperatiboa indartuko da, eta konpainiak apustu egingo du partaidetzan eta balio partekatuaren sormenean oinarrituriko lidergo baten alde. "Neure gain hartuko dut ilusio eta ardura handiarekin etapa berri hau. Eroski bakarra da bere eredu kooperatiboagatik, pertsonenganako konpromisoagatik eta ingurunean balioa sorrarazteko duen gaitasunagatik. Nire helburua da enpresa egiteko era hau indartzen jarraitzea, zeinak oinarritzat baititu hurbiltasuna, partaidetza eta esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko koherentzia. Erakundearen barruan hazi denaren harrotasunarekin ekingo diot erronka honi, eta konpromiso bezala hartuko dut haren garapen kolektiboari laguntzen jarraitzea", esan du Asun Bastidak, Harreman Instituzionaletako eta Komunikazio Korporatiboko zuzendari izendatu dutenean.