Eroskik GOera zabaldu du Basque Culinary Centerrekin duen konpromisoa eta berrikuntza gastonomikoaren aldeko apustua

Hitzarmenaren bidez, areagotu egin da elikagaien sektorea berritzeko eta bultzatzeko duten lankidetza estrategiko zabala, iraunkortasuna barne.
Card image cap
Joxe Mari Aizega, BCCko zuzendari nagusia, eta Eroskiren Harreman Instituzionaletako eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria, Asun Bastida.
2026/03/16

Eroskik eta Basque Culinary Centerrek eguneratu egin dute elikagaien sektorea berritzeko eta bultzatzeko lankidetza hitzarmena, eta haren irismena zabaldu dute GOe - Gastronomy Open Ecosystemera: nazioarteko hub bat da, Basque Culinary Centerrek sortua, berrikuntza, formakuntza, ekintzailetza eta ikerketa gastronomikoa bultzatzeko.

Bi erakundeek lankidetza bat daukate 2011tik, xede jakin batekin: elikadura eta gastronomia ulertzeko modua eraldatzen laguntzen duten proiektu berritzaileak sustatzea. Hitzarmena eguneratuta, sendotu egingo da aliantza estrategiko hau, eta elkarlanerako garapen espazio berri gisa txertatuko da GOe - Gastronomy Open Ecosystem ekosistema.

Zabalpen horrekin, areagotu egingo da bi erakundeek elkarrekin duten konpromisoa, eta elikaduraren eta gastronomiaren ekosistema garatuko dute, noiz eta sektorea eraldatzen eta iraunkortasunarekin, osasunarekin eta lehiakortasunarekin lotutako erronkak handitzen ari diren honetan.

Asun Bastida: "Eroskin, beti gaude kontsumitzaileen formakuntzarekin konprometituta, zehazki ohitura eta elikadura osasungarrien garrantzia erakustearekin, bai eta tokiko nekazaritzako elikagaien sektorearen garapenarenarekin konprometituta ere"

Hitzarmena GOeren egoitzan sinatu dute, eta bertan izan dira Eroskiren Harreman Instituzionaletako eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria, Asun Bastida, eta Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, Joxe Mari Aizega. Bastidak nabarmendu duenez, "Eroskin, beti gaude kontsumitzaileen formakuntzarekin
konprometituta, zehazki ohitura eta elikadura osasungarrien garrantzia erakustearekin, bai eta tokiko nekazaritzako elikagaien sektorearen garapenarenarekin konprometituta ere. Basque Culinary Centerrek, berrikuntza gastronomikoan erreferente izanik, eta GOe-k aukera ematen digute elikadura eredu osasungarriago eta iraunkorragoa bultzatzen jarraitzeko eta gizartearen egiazko beharrekin konektatzeko".

Aizegak, berriz, aipatu du: "Eroski GOen izateak aukera ematen digu gure asmo handinahitsuan aurrerapausoak emateko eta elikadura sistema eraldatzen laguntzeko. Bi erakundeek ikuspegia partekatzen dugu: elikadura goxoa, osasuntsua eta iraunkorra bultzatzea, aintzat harturik kontsumitzaileen zein sektorearen egiazko beharrak, eta GOe da hori posible egiteko espazio egokia".

Lankidetza ibilbidea

Urteotan, Eroski eta Basque Culinary Center elkarrekin jardun dira elikaduraren eta
gastronomiaren berrikuntzari, formakuntzari eta zabalkuntzari lotutako proiektuetan.
Bi erakundeak batera aritu dira I+G+b ekimenetan, balio erantsia duten produktuak
garatzen; esaterako, Eroski Seleqtia gama. Aliantzak berdin bultzatu ditu bizitzeko ohitura osasungarrien gainean sentsibilizatzeko programak ere; besteak beste: Ikasgelako chefa gazteentzat, eta formakuntza eta zabalkuntza proiektuak, berriz, kontsumitzaileentzat oro har; orobat, tailerrak eta esperientzia gastronomikoak eta "EROSKI-BCC Onenak" aitortzak, zeina sei urtez egin izan den ekintzailetza eta talentu berriak ezagutarazteko iraunkortasunaren, tokiko produktuaren, berrikuntzaren eta osasunaren arloan.

Hitzarmena berrituta eta zabalduta, sendotu egin da luzera begirako harreman estrategikoa eta aukera berriak zabaltzen ditu ezagutza, enpresa eta gizartea konektatzen duten proiektuetan sakontzeko

Eroskiri buruz
Eroski banaketa talde liderretako bat da Espainia iparraldeko merkatuan —Galiziatik
Balearretara—, %12,7ko merkatu kuotarekin; eta liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Galizian; lidergoan da halaber Balearretan ere. 2024aren amaieran, 1.502 saltoki zituen bere sare komertzialean: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatuak, baita gasolindegiak, kirol dendak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere.

Horretaz gainera, 6,4 milioi bezero bazkide baino gehiago ditu, eta 27.600 lagunek baino gehiago osatzen dute langile taldea; horietatik 9.000, berriz, bazkide eta jabe dira.

GOe-Gastronomy Open Ecosystemi buruz

GOe – Gastronomy Open Ecosystemek, gastronomiatik abiatuta, etorkizun goxoa sortzen laguntzen du, talentuaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren bidez; erakunde eta enpresekin lankidetza estuan aritzen da, eta elikadura goxoa, osasungarria eta iraunkorra sustatzen ditu. Basque Culinary Centerrek gidatzen du GOe–Gastronomy Open Ecosystem proiektua, estrategia eran partekatzen duena erakunde babesle hauekin: Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.

Banaketa komertziala

Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea