Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Eroskik 93 milioi euroraino igo du EAEko nekazaritzako elikagaien ekoizleei egindako erosketak
Kooperatibaren Zurekin eredu komertzialak sendo egiten du tokiko janarien alde, eta dibertsitate handiko ehun produktiboa bultzatzen du, giltzarrizkoa baita sektorearen iraunkortasunerako eta ekonomiarako, kulturarako eta paisaiarako berak diharduen inguruneetan.
EAEn nekazaritzako elikagaien arloko 300 ekoizle txiki ingururekin aritzen da EROSKI; alde horretatik, haien produktuek leku nabarmenduak dituzte bere dendetan, batez ere sasoian sasoiko frutek, berdurek eta barazkiek. Gaur egun, 2.000 erreferentzia inguru merkaturatzen ditu.
"EAEko tokiko produktuekin eta ekoizleekin dugun konpromisoa berretsi egin dute bezeroek ere; izan ere, tokiko ekonomiaren alde egitea erabaki dute. Tokiko ekoizle txikiekin lankidetza estuan jarduteko apustua egina dugu. Gehienek familiako ustiategi txikiak dituzte, eta luzera begirako akordio egonkorrak eginak ditugu elkarrekin. Horrela, eskualdeko nekazaritzako elikagaiak eta sozioekonomia garatzen laguntzen dugu", esan du EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak, Asun Bastidak.
Familiako nekazaritzaren gaineko jardunaldiak
Familia Nekazaritzako Batzordean ere ari da EROSKI, eta horrek ere erakusten du lehen sektoreari laguntzen ari dela. Batzorde horrek jardunaldi bat antolatua du biharko nekazaritzan diharduen gazteriak elikagai sistema iraunkorren inguruan daukan aukeraren inguruan. Euskalduna jauregian izango da, eta babesleetan dira Landa arloko Mundu Foroa eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.
Proiektuak eta kolaborazioak hemengo ekoizleekin
Tokiko ekonomiaren alde inguruneko ekoizleekin egiteko apustu horretan, hitzarmenak eginak ditu EROSKIk, hala berean, sektoreko erakundeekin, nekazari kooperatibekin eta nekazaritzako elikagaien arloko eskualdeko elkarteekin.
EROSKIk berriki garatu dituen proiektuen artean, nabarmentzekoa da hamasei ekoizlerekin Tokian tokiko barazkien planaren bitartez daukan lankidetza. 2019an abiatu zen proiektua, eta asmoa izan da sektorea artikulatzea eta barazki motak ugaritzea eta, hala, bezeroari ingurunerik hurbilenean ekoitzitako produktua eskura jartzea.
Era berean, aurten EROSKIk eta HAZI Fundazioak bat egin dute Euskal Gaztak proiektuarekin. Horren helburua da Eusko Label ziurtagiria duten euskal gazten aldaera autoktonoak berreskuratzea.
Ekimen berri horietaz gainera, lankidetza hitzarmenak ditu HAZI Fundazioarekin (Eusko Labelen erakunde ziurtatzailea bera) eta Harakai-Urkaiko kooperatibarekin, Euskal Okela AGBak egiaztatutako behi haragiaren sustapena eta komertzializazioa bultzatzeko EROSKI Natur Euskal Okela marka propioarekin. Arrandegian, urteko lehen seihilekoan, Eusko Label ziurtagiria ere txertatu du EROSKIk zenbait kontserbatan eta antxoa freskoan. EROSKIk, Udapa Sozietate Kooperatiboaren bitartez, Arabako patata saltzen du, Euskal Baserri jatorri bermearen markarekin.