TUlankide MONDRAGON

EROSKIk 58 frankizia ireki ditu 2019an

2020/02/20

8,7 milioi baino gehiago inbertitu ditu, eta 346 lanpostu sortu dira. Datuak ikusita, esan daiteke hedapen plana erritmo onean ari dela betetzen.
EROSKIk 58 frankizia ireki ditu 2019an

Hedapen horren bitartez eta denda propioen sarea eraldatzeko ekimenaren bitartez, bultzada indartsua hartu du EROSKIren belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituen Zurekin eredu komertzialak.

Autonomia erkidego hauetan egin ditu kooperatibak inaugurazio gehienak: Katalunia (17), Galizia (8), Euskal Autonomia Erkidegoa (7), Gaztela eta Leon eta Balearrak (bosna inauguraziorekin), eta Andaluzia, Valentziako Erkidegoa eta Madril (hiruna irekierarekin). Horien ondotik, Aragoi eta Gaztela Mantxa daude, bina inauguraziorekin. Azkenik, frankizia erako denda bana inauguratu ditu Kantabrian, Errioxan eta Nafarroan.

EROSKIk aurreko urteetako irekieren erritmoari eusten dio; hala, bost urte honetan, 300 inaugurazio baino gehiago egin ditu, eta gaur egun, frankizia erako 500 supermerkatu baino gehiago ditu. Hala, jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante. 2020ko ekitaldian, kooperatibaren asmoa da 60 bat frankizia inauguratzea.

EROSKIren frankizia erako supermerkatuen sareak %5 gehiago saldu du 2019an; izan ere, irekiera ugari izan dira, eta, gainera, bezeroek erantzun ona eman diote frankizia supermerkatuetara egokitu den Zurekin eredu berriari.

"Oso garrantzitsua da haztea, baina are gehiago sare osasuntsua eta sendoa izatea; horregatik, oso zorrotzak gara frankizia bihur litezkeen kokalekuak eta soslaiak hautatzeko orduan. EROSKIren frankiziek ezaugarri jakinak dituzte: hurbil-hurbilekoak dira, 150-400 metro koadro inguru dituzte, denda dagoen eskualdeko produktuak salgai jartzen dituzte, freskoen eta elikagaien sail handia izaten dute eta hurbileko eta konfiantzazko arreta ematen dute", esan du EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak, Enrique Martinezek.

Formatu komertzial askotarikoak

EROSKIk supermerkatu formatu bat baino gehiago du, bere frankizietara eta negozioa ezarri nahi duen lekuko biztanleriara egokitzen dena. EROSKI City formatuak 350-500 metro koadro inguru ditu, eta hirien erdialdean edo 1.500 biztanletik gorakoetan egoten da. EROSKI Center da beste mota bat. Horrek 1.000-2.000 metro koadro izaten ditu, eta populazio dentsitate handiko hirietan edo 4.000 biztanletik gorako herrietan kokatu ohi da; eta, azkenik, hipermerkatu formatua dugu, 3.000-12.000 metro koadro artekoa, elikagaiak ez ezik elikagaiak ez diren produktuen eskaintza zabala duena. 

EROSKIren frankizia erako formatu komertzialetan dagoen azken berrikuntza Rapid da, 2017an inauguratua. Komenentziako autozerbitzu bat da, ordutegi zabala duena, hamabost ordu egunero zabalik (08:00-23:00), urteko 365 egunetan eta 150 metro koadro dituena. Metro koadroko dagoen eskaintza komertzialik zabalena dauka, 3.600 erreferentzia baino gehiagorekin. Horrela, kontsumitzailearen 800 bat premia estaltzen ditu.

EROSKIk dagoeneko horrelako hogei bat denda ditu, batik bat Madrilen, Levanten, Bartzelonan eta Balear Uharteetan. "Merkatua harrera bikaina izaten ari da. Komenentzia erako denda bat da, kokalekuen tipologia askotarikoetara egokitzen dena, eta arrakasta handia izaten ari da merkatuko aukerak eta joerak aprobetxatzen ari delako”, azaldu du EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak.

Tokiko produktuen aldeko apustua

EROSKIren frankiziek arrakasta dute, zeren eta bezeroari arreta pertsonala ematen zaio, tokiko produktuen alde egiten du, elikagai freskoak nabarmentzen ditu eta elikadura osasungarria sustatu. Horra hor zergatik duten halako arrakasta EROSKIren frankiziek; kooperatibak bere frankizia sare osoan eskaintzen ditu ezaugarri horiek berak.

Eguraldia
Larunbata 28 Min: 2
Max: 18
Igandea 29 Min: 3
Max: 16
Astelehena 30 Min: 2
Max: 8
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak