Irakurriena
- 1. 200 lan aukera aktibo baino gehiago MONDRAGON People atarian
- 2. “IdeiEnea laborategiak beste ingurune edo ekosistema batean jarriko gaitu”
- 3. Galdu da espiritu kooperatiboa? (V)
- 4. "Aliantza eta lankidetza garaia da"
- 5. Agur, Jose Antonio Mendikute
- 6. Dani Larrea, Emun kooperatibako sortzailea eta euskaltzalea hil da
EROSKIk 13,4 milioi euroren interesak ordaindu dizkie mendeko ekarpen eta obligazioetan inbertitu dutenei

EROSKIk bihar abonatuko ditu, hilaren 31n, Mendeko Finantza Ekarpenei dagozkien urteko interesak, %2,891ko tasan 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako, eta %2,391an 2007korako. Bihar, otsailak 1, EROSKIk Mendeko Obligazioen urteko interesak abonatuko ditu, %2,891ko tasan. Guztira, 13,4 milioi euro abonatuko dizkie EROSKIk interesetan inbertsio tituluak dituztenei.
EROSKIk bere burua indartzeko MFEen lehen jaulkipena egin zuenetik (2002an), kooperatibak zuzen ordaindu dizkie urteko interesak inbertsiogileei; dagoeneko, 387 milioi euro guztira. MFEak eta Mendeko Obligazioak ordaintzeko, zeina ez baita kooperatibaren emaitza ekonomikoen araberakoa, erreferentzia gisa Euriborra gehi hiru puntu hartzen du MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako eta %2,5eko diferentziala MFEen 2007ko jaulkipenerako.
Abonu horren bitartez, MFEa 2002an hartu zuen inbertsiogile batek dagoeneko hasierako inbertsioaren %82 jaso du interesetan, eta %91 orain urte bat iraungitzen diren Mendeko Obligazioen trukea egin bazuen. MFEen 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %70 hartu du dagoeneko interesetan, eta, trukea egin bazuen, %79; eta 2007ko batek bere inbertsioaren %46 jaso du, edo %54, trukea egin bazuen.
2020. urterako, interes tasa %2,722an geldituko da (-%0,278 + %3ko diferentziala) MFEen 2002ko eta 2004ko jaulkipenetarako eta Mendeko Obligazioetarako, eta %2,222an (-%0,278 + %2,5eko diferentziala) 2007korako, eta guztiak abonatuko dira datorren urtean.