TUlankide MONDRAGON

EROSKI lankidetzan ari da The Walk on Project fundazioarekin ikerketa proiektuak finantzatzeko

2018/05/17

Bi erakundeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute jarduerak sustatzeko eta, horren bidez, finantzaketa lortzeko gaixotasun neurodegeneratiboak sendabidean jarriko dituzten ikerketa proiektuetarako.
EROSKI lankidetzan ari da The Walk on Project fundazioarekin ikerketa proiektuak finantzatzeko

Hitzarmena sinatu dute: EROSKIren Osasun eta Iraunkortasunaren arloko zuzendaria, Alejandro Martinez Berriochoa; eta WOP erakundeko lehendakaria, Mikel Renteria de Dios.

The Walk On Project (WOP) Fundazioak eta EROSKIk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute elkarrekin jarduteko gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokan eta finantzaketa lortzeko patologia horientzako terapiak bilatuko dituzten ikerketa proiektuetarako. 

Hitzarmen horrekin, EROSKIk gonbita egiten die beren bezeroei zenbait jardueratan parte har dezaten ekainaren 15a bitartean, eta horien bidez ikerketa minutuak pilatuz joan daitezen.

Minutu bakoitza 60 zentimo izango da. Era horretan, guztira pilatzen diren minutuei dagokien diru kopurua emango dio kooperatibak WOP erakundeari, eta gaixotasun neurodegeneratiboak sendabidean jartzeko proiektuak finantzatzeko erabiliko da.

Horrela, adibidez, EROSKI CONSUMER aldizkariak saltzen dituen lehen 20.000 aleekin, minutu bat emango da ale bakoitzeko; osasunaren, tokikotasunaren eta iraunkortasunaren arloan egingo diren ekitaldietan 5 minutu emango dira parte-hartzaile bakoitzeko (maiatz bukaeran izango dira, gure saltokietan), eta beste bost minutu bezeroek gai horien inguruan EROSKIri helarazten dioten iradokizun bakoitzeko. Horretaz gain, beste bost minutu gehituko dira Bazkidearen Eguna dela-eta ekainaren 11n eta 15ean EROSKIk egin asmo dituen ekintzetan parte hartzen duen pertsona bakoitzeko. Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta EROSKIren webgunean daude ikusgai: www.eroski.es/eventos.

 

EROSKIren laguntzarekin, WOP Fundazioak sendotu egingo du gaixotasun neurodegeneratiboen errealitatea gizarteratzeko lana. "EROSKIrekin gauzatuko dugun lankidetza oso ona izango da gure zeregina betetzen jarraitzeko, ez bakarrik gaixotasun horien inguruko ikerketa lagunduko duten proiektuak finantzatuko ditugulako, baita gizartean kontzientzia zabaltzeko ere ikerketaren eta zientziaren alde", adierazi du Mikel Renteria de Diosek, WOP erakundeko presidenteak.

Eguraldia
Osteguna 29 Min: 7
Max: 21
Ostirala 30 Min: 8
Max: 22
Larunbata 31 Min: 9
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak