Irakurriena
- 1. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 2. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 3. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 4. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 5. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
- 6. Gerodanek MONDRAGONen egoitza nagusiko ekipamendu proiektu berria garatu du
- 7. "Jaguar Land Roverrek funtsezko laguntzaile teknologikotzat hartzen gaitu"
- 8. Mondragon Unibertsitateak hamar titulu berri eskainiko ditu hastear den ikasturtean
- 9. Zabalik da Fagor Herrigintza lankidetza programaren deialdi berria
- 10. Laboral Kutxa, Espainiar estatuko bigarren banketxerik onena Forbes aldizkariaren arabera
Enpresek Goi Eskola Politeknikoko ziklo formatiboen eskaintza duala ezagutu dute
Debagoieneko enpresa asko eragile aktiboak dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP)-ko goi-mailako prestakuntza-zikloetako trebakuntza-prozesuetan. Enpresa lankideekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin dituen harremanak sendotzeko asmoz, MGEPek jardunaldia antolatu zuen atzo, ikasleek euren proiektuen eta erronken berri eman diezaieten sustatzaileei.
Enpresek bertatik bertara ezagutuko dute hezkuntza-eredu berritzailea, ikasleek euren proiektu eta erronken lagin zabala azalduko diete eta baliabide tekniko eta teknologikoak (ekipamenduak, lantegiak eta laborategiak) ikusiko dituzte. MGEPek lankidetzarako eta ezagutza-transferentziarako aukerak eskainiko dizkie, batez ere enpresa txiki eta ertainei, eta ikasleek praktikak, prestakuntza duala edo proiektua enpresan egiteko beharrezkoa den dokumentazioa emango die.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak puntako ekipamenduak eta instalazioak ditu prestakuntza-zikloetarako; izan ere, unibertsitate-graduetan eta ikerketan ere ikasleek horiek erabiltzen dituzte.
Gaur egun 220 ikasle ditu MGEPek goi-mailako prestakuntza-zikloetan, eta horietatik 50ek egitarau dualean dihardute, hau da, 2. mailako ikasleen % 52k. Goi-mailako LHko titulu hauek eskaintzen ditu: Automatizazioa eta Robotika industriala, Mekatronika industriala, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Fabrikazio mekanikoko diseinua eta Sareko sistema informatikoen administrazioa. Enpresetako praktikei dagokienez, enpresen gogobetetasuna 9tik gorakoa da eta ikasleena, berriz, 8,5ekoa.
Jardunaldia
Jardunaldi irekian Nicolas Sagarzazu izan da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Lanbide Heziketako sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako zuzendaria; eta bisitaren gidariak izan dira Carlos García Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia; eta Gorka Aretxaga, Lanbide Heziketako koordinatzailea.
Carlos Garciak 10:00etan emango die ongietorria bertaratutakoei. Ondoren, Gorka Aretxagak aurkezpen orokorra egingo du eta enpresetako ordezkariek eta MGEPeko Prestakuntza Zikloetako lankide-taldeak jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte. Nicolas Sagarzazuren hitzaldiaren ostean, 11:30ean, familia-argazkia aterako dute atartean, enpresetako ordezkariekin batera.
Enpresen aldetik, kooperatiba desberdinetako ordezkariak izan dira: Aurrenak, DANOBAT, Fagor Arraste, Mondragon Assembly, Ulma Packaging, Ulma Construcción, eta baita beste enpresa bazuetako ordezkariak ere: AGA, Baikor, Hijos de Juan de Garay, Natra,...