Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Enpresa bidaietarako informazio eguneratua eskaintzen du Travel Air-ek
Nora bidaia dezaket? Zer mugak jarri dituzte leku jakin batean?
Momentuko egoerari buruzko informazioa eskaintzeko, nahikoa da webgunean bertan irteera puntua eta helmuga zehaztea eta ondoren herrialde bakoitzean bidaiatzeko ezarri diren baldintzei buruzko informazio eguneratua eskaintzen da.
%100 fidagarriak diren iturriak erabiltzen dituzte: webgune eta instituzio ofizialak, mundu osoko gorbenuak, enbaxadak, aireportuak, Europar Batzordea, AEBko Estatu Departamenduak, IATA eta beste erakunde ofizial batzuk. Informazio iturri guztiak egiaztatzen dituzte, informazio guztiak gaurkotua dagoela bermatzeko.
120 langile ditu eta 50 milioi eurotik gorako fakturazio-bolumena du. Gaur egun, 15 enpresa-zentral esklusibo, 4 Inplants, ekitaldi eta biltzarretan espezializatutako 2 zentro eta 8 merkataritza-sail ditu, penintsula osoan 1.750 bezero baino gehiagori zerbitzua ematen dietenak.
Travel Air zerbitzu korporatiboan eta ekitaldi eta biltzarretan espezializatuta dago. Travel Air Events lerroaren azpian dago egituratuta azken formatu hori. Era berean, bidaiak erosteko prozesuaren kontrola eta eraginkortasuna eskaintzen dituen aholkularitza-zerbitzua jarri dute gure irtenbide-sortan.