Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Elikaduraren eta teknologiaren arloko lehenengo startup programa abian Basque Culinary Center-en
Ehun hautagairen artean aukeratu dituzte enpresak, food & tech sektoreko startup-ak bizkortzeko munduko lehenengo programan, DIG EAT ALL Food & Tech Living Lab izenekoan, parte hartzeko. Programa hori Basque Culinary Centerrek, Mugaritzek eta Mapamundik sustatu dute, Donostiako Sustapenaren (kolaborazio hitzarmen baten testuinguruan, non prestakuntza eta beste hainbat neurri eskaintzen dituen kultura ekintzailea sustatzeko) eta Heinekenen laguntzarekin, eta horren helburua da parte hartzen duten enpresa berrien artean sinergiak eta aukerak sortzea, horien garapena sustatzeko. Munduan elikaduraren eta teknologiaren sektoreari loturiko startup-ek duten bultzada islatzen du aurkezturiko eskaeren kopuru eta kalitate handiak.
Beren egonaldian, enpresek nazioartean ezagunak diren chefen, gastronomiako adituen, arrisku-kapitalen inbertitzaileen eta arrakasta izan duten ekintzaileen laguntza jasoko dute
Irailaren 1etik urriaren 4ra bitartean, startup-ek beren proiektuak beste garapen maila batera eramateko lan egingo dute, adituen laguntzarekin eta beren esku izango dituzten baliabide espezializatuen laguntzarekin. Beren egonaldian, enpresek nazioartean ezagunak diren chefen, gastronomiako adituen, arrisku-kapitalen inbertitzaileen eta arrakasta izan duten ekintzaileen laguntza jasoko dute etengabe. Gainera, bereziki DIG EAT ALL Food & Tech Living Lab programara egokituriko gune batean lan egingo dute eta Basque Culinary Centerreko laborategiak, sukaldeak eta instalazioak erabili ahal izango dituzte.
Aukeraturiko enpresak
Aukeraturiko enpresak Asiakoak (Thailandia eta Hong Kong), Europakoak (Espainia, Finlandia eta Erresuma Batua), Amerikakoak (AEB) eta Ozeaniakoak (Australia) dira, eta askotariko proiektuak garatzen dituzte.