Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
EIBk eta Eroskik 40 milioi euroko mailegu bat izenpetu dute berrikuntza eta eraginkortasuna sustatzeko
EIB Europako Inbertsio Bankuak eta Eroskik 40 milioi euroko mailegu lerro bat izenpetu dute. Konpainiari balioko dio Estatu osoan dituen saltokietan inbertsio programa bat abiarazteko energia eraginkortasunaren eta berrikuntza digitalaren arloan. Operazioaren bidez finantzaturiko proiektuek balioko dute zentro, plataforma eta egoitzetan energia kontsumoa gutxitzeko eta berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko, bai eta teknologia digital aurreratuak hedatzeko ere.
Horrek Europako txikizkako sektorearen lehiakortasuna indartzen lagunduko du, eta, berritze lanek irauten duten bitartean, enplegua sortzen ere bai. Eraginkortasun energetikoaren alorreko inbertsioak hozte industrialaren sistema modernizatzera bideratuko dira, bai eta 1.500 denda ingururen berokuntza, aireztapena eta aire girotua berritzera ere.
Jarduketa horien artean, hozgarri iraunkorragoetarako trantsizioa dago, eta energia errendimenduan egindako hobekuntzak; horri esker, CO2 emisioak murriztu ahal izango dira. Berrikuntzaren arloko inbertsioei esker, teknologia digitalen gaitasunak baliatu ahalko dira —hala nola adimen artifiziala eta datuen analisia— bezeroaren esperientzia hobetzeko, operazioetan eraginkortasuna irabazteko da eta ziberresilientzia indartzeko.
Eraginkortasun energetikoaren alorreko inbertsioak hozte industrialaren sistema modernizatzera bideratuko dira, bai eta 1.500 denda ingururen berokuntza, aireztapena eta aire girotua berritzera ere
"Eroskirekin mailegua izenpetuta, beste behin erakusten dugu nola babesten duen EIBk energia trantsizioa eta eraldaketa digitala ekonomiarako garrantzitsua den sektorean", esan du Pilar Solanok, EIBk EBrako duen Finantzaketa Korporatiboko Departamentuko zuzendariak. “Eroskiren digitalizazioan eta energia eraginkortasunerako inbertsioetan lagun eginda, EIB laguntzen ari da erregai fosilekiko mendetasuna apaltzen, eta aldi berean Europako txikizkako sektorearen lehiakortasuna eta hazkuntza iraunkorra bultzatzen”.
“Europako Inbertsio Bankuak inbertsio programa hau babesten du, Eroskik 2025eko azaroan finantzaketa prozesu bat abiatu zuelako. Orain idatziz formalizatu izanak ez ditu aldatzen iragarritako finantza prozesu honen baldintzak. EIBren partaidetza paraleloan landu da azken hilabeteotan, eta koherentea da Eroski Taldearen eta haren eredu kooperatiboaren eboluzioan metatu den konfiantzarekin. Babes horretaz gain, lehendik jasoak ditu tokiko instituzioenak, estatukoenak eta finantza erakundeenak, bai Espainiakoenak eta bai nazioartekoenak. Hala, proiektuaren sinesgarritasun instituzionala indartuta atera da, eta, era berean, Europan iraunkortasunaren eta berrikuntzaren arloan orain eta epe luzera dauden estandarrekin lerrokatzen da", adierazi du Josu Mugarra Urrutiak, Eroski Taldearen finantza arloko zuzendariak.
"Finantza esparrua ez ezik, operazio honek zuzenean laguntzen die gure lehentasun estrategikoei; batik bat, eraginkortasunaren eta berrikuntza teknologikoaren arloan. Gure inbertsioek modua ematen digute aurrera egiteko gure sarearen optimizazio operatiboan, energia kontsumoa gutxituz eta, aldi berean, bezeroei eskaintzen diegun balioa hobetzen jarraituz. Horrela, arinago eta zorrotzago egokitu gaitezke haien beharretara", amaitu du Mugarrak.
Proiektuak lagunduko du pauso garrantzitsuak ematen klima-ekintzaren, digitalizazioaren eta berrikuntza teknologikoaren arloan EIB Taldeak dituen lehentasun estrategikoetan, zeinak ezarriak baitatoz Taldearen 2024-2027ko ibilbide orri Estrategikoan eta Klima Bankuaren ibilbide orriko 2. fasean (2026 2030).
TechEU ekimenaren parte da mailegua. EIB Taldearen programa da TechEU, eta horren xedea da EBn berrikuntza bizkortzea, hemendik 2027ra, 250.000 milioi euroren inbertsioak mobilizatuta Europa osoko enpresa emergenteetan, hedatzen ari diren enpresetan eta enpresa berritzaileetan. EIBk REPowerEU bultzatzeko duen ekintza planaren parte ere bada. Programa horrek energia arloko segurtasuna indartzen du, eta erregai fosilak inportatzeko EBk duen mendetasuna apaltzera bideratuta dago.
InvestEUren babesa du operazioak, hau da, inbertsio gehigarrietan 2021etik 2027ra 372.000 euro baino gehiago mobilizatzeko Europar Batasunak duen programarena.
EIB Taldea
Europako Inbertsio Banku Taldea (EIB) Europar Batasunaren finantza erakunde nagusia da. Horko akziodunak 27 estatu kideak dira, eta munduan den garapen banku multilateralik handienetako bat da. 2025ean, EIB Taldeak 100.000 milioi euro izenpetu zituen finantzaketa berritan eta aholkularitza-zerbitzuetan 870 proiektu baino gehiagorentzat; proiektuok, hain zuzen, inpaktu handia dute EBren helburu estrategikoei laguntzen dieten zortzi lehentasun nagusietan: klimaren eta ingurumenaren aldeko ekintza, digitalizazioa eta berrikuntza teknologikoa, segurtasuna eta defentsa, lurralde kohesioa, nekazaritza eta bioekonomia, gizarte azpiegitura, mundu mailako aliantza sendoak eta Aurrezkien eta Inbertsioen Batasuna.
Azpiegitura handietarako epe luzeko maileguez gain, EIB Taldeak inbertsio pribatua ere erakartzen du arrisku handiko enpresa eta proiektu berritzaileetarako, eta gero eta garrantzi handiagoa du Europako venture debt, arrisku kapital, berme eta titulizazio merkatuetan. Espainian, EIB Taldeak 11.000 milioi euro ingururen finantzaketa eta inbertsio operazioak egin ditu, eta horiei beste 2.900 euro batu behar zaizkie Autonomia Erkidegoetako Erresilientzia Funtsarenak (Next Generation EU izeneko maileguak) 2025ean. EIF Europako Inbertsio Funtsa, berriz, EIB Taldearen filiala da, eta bermeak eta kapitala ematen espezializatuta dago, Europa osoan finantzaketa irisgarriagoa izan dadin enpresa txiki eta ertainentzat eta enpresa emergenteentzat. Aingura-inbertitzaile gisa duen zereginean, EIFk inbertsio pribatua mugiarazten du eta arrisku kapitalaren arloko funtsen ekosistema bultzatzen du, berritzaileak diren Europako ekintzaileei laguntzeko, bere banku-sare zabalaren eta inbertsio funts kidetuen bidez.
2023an, EIFk abian jarri zuen, sei Estatu kiderekin batera (Frantzia, Alemania, Italia, Espainia, Belgika eta Herbehereak), European Tech Champions ekimena, funtsen funts bat, xede duena hedapen fasean diren enpresa emergente berritzaileak bultzatzea
2023an, EIFk abian jarri zuen, sei Estatu kiderekin batera (Frantzia, Alemania, Italia, Espainia, Belgika eta Herbehereak), European Tech Champions ekimena, funtsen funts bat, xede duena hedapen fasean diren enpresa emergente berritzaileak bultzatzea. Ekimenari esker, dagoeneko arrisku kapitalaren arloko 14 megafunts europar sortu dira eta 40 enpresa handitu egin dira, horien artean 11 adarbakar (1.000 milioi eurotik gora baloratutako erakundeak). Hona hemen hedabideentzat EIB Taldeko ordezkarien eta egoitzaren argazkiak, orobat logotipoa eta B-roll bideoen sekuentziak. InvestEU InvestEU programak epe luzeko finantzaketa ematen dio Europar Batasunari; ildo horretan, funts pribatuen eta publikoen bolumen handia mugiarazten du berreskurapen iraunkor baten mesedetan.