Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Ekintzailetza kooperatiboa: inbertsio soziala eta jasangarria sustatzeko formula egokia
Aditu eta profesional ugariren parte-hartzearekin burutuko da jardunaldia. Hala, ekintzailetza sustatzeko formularik egokiena Ekonomia Soziala izan daitekeela eztabaidatuko dute lehenengo. Aktibitate berriak eta enpresa negozioak ikuspegi eta perspektiba sozialago eta iraunkorrago batetik bultzatzeko dauden ekimenak mahaiaren gainean jarriko dituztelarik.
Jardunaldian, lehenik eta behin, arlo sozialeko kooperatiba sortuberrien ordezkariek parte hartuko dute. Haien esperientziak partekatuko dituztelarik. Era berean, izaera teknologikoa duten kooperatiben ordezkariak ere izango dira eta haiek, enpresaren sorreran, dituzten erronka nagusien inguruan eztabaidatuko dute.
Erakunde publikoak eta pribatuak izango dira Donostiako hitzorduan, enpresa ekimen berriak sustatzeko inbertsioak bultzatzen dituztenak
Erankunde publikoetako eta pribatuetako ordezkariak ere izango dira Donostiako hitzorduan, enpresa ekimen berriak sustatzeko inbertsioak bultzatzen dituztenak, hain justu ere. Bukatzeko, kooperatibaren araudia aztertuko da, ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko sortu dena.
Parte hartu nahi izanez gero, eman izana honako loturan.