Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
"Ekaitzaren ondoren lasaitasuna dator"
Gaur elkartasunari argazkia egiteko ekitaldia egin dute Kunshan enpresa-parkean. Ekitaldi labur bat, Qiandeng hiriko gobernuak MONDRAGON Korporazioari egin dion dohaintza egiteko zeremonia batekin.
Anaitasuna baserriaren sarreran egin den ekitaldian, Quiandeng hiriko alkateak, Lu Jianfengek, Kunshaneko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna Jiang Xinek eta Txinan dauden MONDRAGONeko enpresen izenean, Mondragon Assembly eta Orkliko gerenteak izan dira, Mikel Gantxegi eta Igor Eceiza, hurrenez hurren.
Kargamentua bere helmugara bidaltzeko prest dago, eta maskarillak (50.000), buzo profilaktikoak (5.000) eta eskularruak (5.000 pare) ditu. Paketatutako materialean, Qiandeng-eko agintariek itxaropen-mezu bat erantsi dute txineraz eta gaztelaniaz: "Tras la tormenta la calma".
Hain zuzen, elkartasun-keinu bat da Korporazioarekiko, eta MONDRAGONek bere egunean eginiko ekimenari erantzun gisa ere hartu daiteke, izan ere koronabirusak gogor jo zuenean Txinan materiala ezberdina bidali zen hemendik. Era berean, MONDRAGON eta Qiandeng-eko tokiko agintarien arteko harreman bikainaren adibide zehatza ere bada.

