Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
Donostia 2016 egitasmoaren barruan, Eikaren esperientzia eredugarri
Donostia 2016 egitasmoaren barruan, hizkuntza gutxituak biziberritzeko Europan izan diren praktika eredugarriak aurkeztu dira ekainaren 23an eta 24an Hernaniko Orona Ideo eraikinean.
Europako hainbat herrialdetatik etorritako ordezkariak izan dira bertan, bakoitza bere esperientzia azaltzen: Euskal Herria, Galizia, Katalunia, Asturias, Aragoi, Eskozia, Irlanda, Alsazia, Bretainia, Italia (Alpeak), Estonia, Bretainia, Portugal, Holanda, Finlandia, Poloniako kaxubiarrak,…
Eika kooperatibaren esperientzia horien artean izan da, lan munduan euskara biziberritzeko esperientzia eredugarri moduan aukeratua izan baita, Europako gainerako esperientziekin batera. Hizlaria Ainhoa Irureta izan da, Eika Koop.E.ko industria zuzendaria.
Eguneroko lanean euskararen normalizazioaren alde plangintza eta kudeaketa egitea ezinbestekoa dela azaldu du bertan Ainhoak:
- Euskaraz eskolatuta datozen belaunaldi berrientzat lan tresnak euskaraz prest izatea.
- Lanpostu bakoitzak bete beharreko euskararen ezagutza zehaztuta izatea.
- Lana euskaraz egitea ahalbidetuko duen hizkuntza politika eraginkorra zehaztuta izatea.
- Kontratazio berriak eta barne promozioak egiten direnean, dagokion euskararen ezagutza eskatzea.
- Eskakizuna betetzen ez duten langileak ezagutza eskuratzeko formazio planean integratzea.
- Langileek zerbitzua euskaraz jasotzeko planifikazio zehatzak burutzea; arlo sozialetik, pertsonen sailetik, prebentzio sailetik, ….
- Lana euskaraz egiteko planifikazio zehatzak burutzea: langileen arteko ahozko harremanetan, bileretan, produkzio prozesuan…