Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Dena prest igandeko lasterketarako
Oraindik ere izena emateko epea zabalik dago eta egunean bertan ere aukera izango da, goizeko 9:00etatik 10:00etara, lasterketa gunean.
Hona hemen kontuan hartu beharreko hainbat datu:
- Lasterketa kooperatiba guztiei eta kooperatibez osatutako organuak dituzten entitateei irekia dago.
- Urkuluko sarreratik aterako da goizeko 11:00etan.
- Enpresa bereko 3 lagunez osatu behar dira taldeak.
- Talde osoa batera iritsi behar da helmugara.
- Dortsalak, egunean bertan Otalora jauregiko aparkalekuan jaso beharko dira 9:00etatik aurrera.
Mailak:
- Gizonezkoak (3 gizon)
- Emakumezkoak (3emakume)
- Mistoa (sexu ezberdineko korrikalari bat gutxienez)
7 km-ko ibilbidea
Urkuluko urtegia Aretxabaletako udalerrian kokatua dago, eta bere perimetroaren distantzia 6,4 km-koa da; perimetro eta edukiaren arteko ekuazio geometriko perfektu bat, bidaiaria erabateko ongizate batean bilduko duena.
Auto bidezko sarbidea Aretxabaletako herritik egiten da, hirigunetik hasitako 3km inguruko igoera gogor baten ostean. Urkuluko urtegia 333m-ko altueran kokatua dago.
Jendea orokorrean pasiatzera, korrika egitera edota patin zein bizikletan ibiltzera etortzen da. Urtegiaren perimetroa guztiz asfaltatua dago. Lur mugimenduen eraginez ibilbideko zenbait tartetan lurra ezegonkortu egin den arren, orokorrean egoera oso ona da.
Horretaz gain, honako kategoria hauetan ere posible izango da parte hartzea:
NORDIC WALKING IBILALDIA
Ezaugarriak:
- Partehartzea publiko guztiari zabalik dago.
- Ibilaldia Urkuluko sarreratik aterako da goizeko 10:30etan.
- Ibilaldia ez da lehiakorra izango eta publiko guztiarentzat izango da.
- Edozein koloreko kamisetak eraman daitezke.
- Dortsalak, egunean bertan Otalora jauregiko aparkalekuan jaso beharko dira 9:00etatik aurrera.
OINEZKO IBILALDIA
Ezaugarriak:
- Partehartzea publiko guztiari zabalik dago
- Ibilaldia Urkuluko sarreratik aterako da goizeko 10:30etan.
- Ibilaldia ez da lehiakorra izango.
- Edozein koloreko kamisetak eraman daitezke.
- Dortsalak, egunean bertan Otalora jauregiko aparkalekuan jaso beharko dira 9:00etatik aurrera.