COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean, LABORAL Kutxak bezeroak eta erakundeko pertsonak lehenesten ditu

Erakundeak gomendioak eman ditu eragiketak normaltasunez eta segurtasunez egiten jarraitzeko.
Card image cap
2020/03/17

LABORAL Kutxan hurbiletik jarraitzen ari dira osasun publikoaren krisia, oso azkar ari baita aurrera egiten, eta eragin zuzena du hainbat alderditan, hala nola osasunean, ekonomian eta norberaren lan- eta pertsona-harremanetan.

Egoera konplexu horren aurrean, erakundeak lehentasunezko bi jarduera-irizpiderekin egiten du lan: bezeroak eta erakundeko pertsonak zaintzea, telelanarekin eta lana eta familia bateratzeko neurriekin bat eginez, eta negozioaren jarraitutasuna zaintzea, betiere erakunde arduratsu gisa jardunez.

LABORAL Kutxak mezu hau zabaldu du: “Zugandik oso hurbil jarraituko dugu urrutiko kanal guztien bidez; zure beharrak, ohikoak eta egoera berri honetan sor daitezkeen ohiz kanpokoak entzuten eta erantzuten jarraituko dugu”.

Gainera, irekita jarraituko du bulego-sarea ohiko ordutegian, baina aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da, norbere kudeatzailearen bidez, edo ohiko bulegoan, 8:30etik 12:00etara kutxa-zerbitzua eskainiko baita.

Horrez gain, erakundeak gogorarazten du "ahal baduzu, etxean geratu. Hona hemen gomendio batzuk eragiketak egin ahal izateko, modu erraz batean: GOMENDIOAK

 

Banketxea