Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Covid 19 krisialdian ere ULMAn euskaraz
ULMA Taldean aipatzen duten bezala, bizi dugun egoera berezi honetan "ez dakigu etorkizuna nolakoa izango den, baina etorkizunean ere euskaraz bizi eta lan egin nahi dugula badakigu."
Hizkuntza normalizatu gabe, euskaraz komunikatzea erabaki bat da, hautu bat: e-mailak euskaraz idaztea, twitterren euskaraz idaztea, erabakiak euskaraz komunikatzea… ekintza horiek balio erantsia ematen diote euskarari. Baita, koronabirusaren garaian ere, krisialdiak, larrialdiak, albiste txarrak zein ezkorrak euskaraz ere komunikatu eta kudeatu daitezkeela erakusten duelako. Are gehiago, euskara lehenestea edo euskara hutsez komunikatzea erabakitzea ere hizkuntzaren normalizazioan ekarpena egitea delako.
"ULMA Taldean ere erakusten ari gara krisialdi honetan zehar euskaraz komunikatzeko gure hautua, gaitasuna eta gogoa. Oro har, alarma egoera eta konfinamendua iragarri zenetik ULMA Taldeko kooperatibetan batez beste idatzi diren mezu orokorren %58 ele bietan idatzi dira eta %18 euskara hutsean eta zenbaki horren atzean dauden pertsonen hautua, konpromisoa eta erantzukizuna txalotu eta aitortu nahi ditugu".
Egunotan Jose Mari Pastorrek Berrian idatzitako hitzak ekarri nahi genituzke gogora, euskaraz idatzi eta sortzeko hautuaren garrantziari buruz:
“Hizkuntzen estatusa, prestigioa. Erdaldun batzuen ustez, denbora galtzea da euskaraz sortzea. «Zergatik idazten duzu euskaraz?». Eta geure burua justifikatzen hasi behar dugu. Islandierak 320.000 hiztun baino ez ditu, baina islandiar bati ez liokete halakorik galdetuko”.