Irakurriena
- 1. Berrikuntza eta Teknologiako Bilkura egin du aurten ere MONDRAGONek
- 2. MONDRAGON Hospitality Summit: sektore soziosanitarioa hizpide
- 3. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
- 4. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 5. AMETS Power Electronics sortu dute MONDRAGONek eta Artechek potentzia-elektronika sustatzeko
- 6. Coprecik bere identitate korporatiboa berritu du
Copreciko pertsonak, enpresaren bideo berriaren protagonista
Talentua kudeatzea eta erakartzea da enpresa eta kooperatibentzat gaur gaurko eta etorkizuneko erronka nagusia. Besteen aurrean xarmangarri eta interesgarri izatea eta gazteak proiektura erakartzea oso konplikatua da, eta helburu horretara iristeko bideak askotarikoak izan daitezke. Coprecin, bertako pertsonek ezer esan gabe helburua lortu dute. Irribarre batek mila hitz baino gehiago balio duelako.
“Serioak garela diote. Ez omen dakigu barre egiten eta ezagutzen ez dugun pertsonekin ez ei ditugu harremanak sortzen. Ondo egindako gauzak gustatzen zaizkigula diote, ordena eta harreman zuzena. Guzti horiei baietz esango nieke. Coprecin ondo egindako gauzak gustatzen zaizkigula, lanean serioak eta zorrotza garela, baina barre ere egiten dugula, eta egiten dugunarekin disfrutatzen dugula.”
Hori da Coprecik bere Batzar Orokorrean estreinatu duen bideoaren hasiera. Enpresa gisa hazi egin den arren, txikia zeneko espiritu berarekin jarraitzen duen kooperatibaren izaera laburtzen duen bideoa.
Hemen eta munduan. Copreci gara.