Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Carlos Mazak hartuko du LagunAroko zuzendaritza nagusia irailaren 1etik aurrera
LagunAro EPSVk atzo bertan, martxoak 28, Kursaalen egindako Batzar Nagusian jakinarazi zuen Luis Mari Ugarte datorren abuztuan erretiratuko dela eta Carlos Maza, erakundeko egungo idazkari nagusia, izango dela zuzendari berria irailaren 1etik aurrera.
Carlos Maza (Sestao, 1975) Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1998), eta LagunAro EPSVn sartu zen 2004an, Aldi Baterako Ezintasuneko teknikari gisa. Ondoren, Osasun Laguntza eta Pentsioen zuzendaritza hartu zuen, eta 2010az geroztik idazkari nagusi funtzioak betetzen ari da, Luis Mari Ugarterekin berarekin lankidetza estuan.
Erreleboa gauzatu arte geratzen diren hilabete hauetan, martxan dauden proiektuak garatzeaz gain, bien arteko ezagutza eskualdatuko dute.
Luis Mari Ugarte
Ugartek (Bergara, 1963) 13 urtez LagunAroko buru izan ondoren osatu du bere lanbide-zikloa. Sinpletasunean, zintzotasunean, apaltasunean eta hurbiltasunean oinarritutako estilo propioarekin, lanerako gaitasun izugarriarekin, eta LagunAroren kontuak modu erraz eta ulergarrian azaltzeko berezko trebetasunarekin, entitatea garai berrietara egokitzen jakin du. Izan ere, azken urteotako egiturazko erreforma garrantzitsuenak kudeatzea egokitu zaio, hala nola 2010eko pentsio-sistemaren berrikuspena, prestazioen egokitzapena – Alarguntasuna, Ezintasun iraunkorra edo Genero-indarkeria –, Fagor Etxetresnen krisiaren osteko birkokapenen kudeaketa eta erakundearen inbertsioei eragiten dieten finantza-merkatuen gorabehera iraunkorrak. Txalo zaparrada jaso zuen batzarrean lan bikainaren errekonozimendu gisa.