Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Ekipamendu didaktiko teknikoa. Instalakuntza elektriko aurrefabrikatuak. Ikasketa eta lana txandakatuz.
Itzulpen zerbitzuak eta hizkuntza prestakuntza
Irakurriena
- 1. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 2. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 3. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
- 4. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioak 400 lagun baino gehiago elkartu ditu Bilbon
- 5. Guido Agostinelli dibulgatzaile argentinarrak MONDRAGON bisitatu eta sareetan arrakasta lortu du milioitik gora ikustaldi lortuta
- 6. Azaroak Arizmendiarrieta ekarriko du gogora
Caja Popular Mexicanak Universidad MONDRAGON México proiektuarekin bat egin du
Aliantza berri hori Aretxabaletan (Gipuzkoa) egin zen, eta bi erakundeetako agintari gorenak izan ziren lekuko: Iñigo Ucín (MONDRAGONeko presidentea) eta Oscar Severo Chávez (CPMko presidentea), eta Arturo Alvarado (UMx errektorea) eta Ricardo López (CPMko zuzendari nagusia). Ekitaldian izan ziren, halaber, Marijose Pagalday (MISE Dibisioko lehendakariordea), Idoia Peñakoba, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia, eta Idoia Mujika, MLAKoopeko zuzendari nagusia.
UMx gaur egun
MEIren (Mondragon Hezkuntza Internazionala, Mondragon Unibertsitatea, MLAKOOP eta Korporazioa bera partaide dituena) bidez MONDRAGON Korporazioak babestutako unibertsitateak 2.500 ikasle baino gehiago ditu batxilergoan, unibertsitatean, maisutzan eta doktoregoan, 16.000 metro karratu baino gehiagoko campus berritu batean, 50.000 metroko lursail batean.
Bere eskaintzak 40 programa akademiko eta MONDRAGONek inspiratutako eredua biltzen ditu, Mexikoko errealitatera egokitua, enplegagarritasuna, nazioartekotzea eta ekintzailetza bultzatzen dituena. Mexikon gizarte-ekonomiarekin lotutako programen eskaintza zabalena duen hezkuntza-erakunde pribatua da. Bestalde, inklusio ikuspegidun hezkuntza lizentziatura bakarra eskaintzen du eta Finlandiatik kanpo eskaintzen den Finlandiako tituludun programa bakarra. Goi-mailako Hezkuntzako Erakunde Partikularren Federazioko (FIMPES) kide da.
Aliantzari buruz
Severo Chavez: "Aliantza historiko hau gure herrialdean hezkuntza, berrikuntza eta ekonomia soziala bultzatzeko asmoz formalizatu dugu. Proposamen gisa, sektorea garatzen lagundu nahi dugu gure herrialdean eta CPM presente dagoen komunitateetan".
Ricardo López: "Ikusten dugu bide bat dagoela egiteko eta uste dut elkarrekin ikas dezakegula, gure pertsonen gaitasunak hobetzen direnean ingurunea hobetzen delako. Beraz, aliantza honen zerbitzura egiten dugun jakintza guztia eskaintzeko prest gaude".
Iñigo Ucín: "Kooperatiba-esperientzia lanbide-eskola – gaur egun unibertsitatea – izan zen hazi batetik sortu zen, eta UMxek bere ingurunea eraldatzeko eragile izan nahi du. 9.000 kilometroko distantzia dago Arrasate eta Mexikoren artean, baina gertutasun handia dago gure erakundeen artean balioen ikuspegitik, eta horrek bermatzen du gauza gehiago egingo ditugula elkarrekin".