Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Bueltan da LABORAL Kutxak babesten duen Emakume Master Cup txapelketa
LABORAL Kutxak babesten duen txapelketaren xehetasunak honako hauek dira:
Txapelketaren kirol espezialitatea
Eskuz banakako modalitatean burutuko da proba, eta bi kategoria egongo dira: PELOTA MIXTA eta PELOTA GOXUA.
Emakume Master Cup txapelketan izena emateko baldintzak
Indarrean dagoen lizentzia federatua duten jokalari edo zaletuak diren edozein jokalari eman dezake izena, nazionalitatea edo jatorria edozein dela ere..
Indarreko lizentzia duten jokalari federatuen kasuan, izen-ematea doakoa da. Aldiz, kirolari zaletuentzat 5 euroko kostua dauka pelotari bakoitzeko. Dirua txapelketa egunean ordainduko da.
Egutegia
-
Sailkapen fasea: urriak 23 eta 24
-
Final-erdiak: abenduak 6
-
Finala: abenduak 20
Izena emateko epea
Izena ematea irailaren 14tik urriaren 4a arte zabalik engongo dira eta webgune honen bitartez jasoko dira.
Informazio gehiago: http://www.emakumemastercup.eus/