Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
'Brokante teknologikoa' izeneko azoka motorrak berotzen ari da urtarrilaren 24rako
'Brokante Teknologikoa' ekimenaren interesaren jatorria egiaztapen bat da. Hau da, baliabide ekonomikorik ez dagoelako, enpresa estrategia orokorrarekin bat etortzerik ez dagoelako, komertzializatzeko kanalik ez dagoelako… gure kooperatibetan garapen fase aurreratuan dauden hainbat proiektu etenda daudela, eta horiek stock teknologiko bat eratzen eta gauzatu gabe dauden negozio aukerak direla.
Bigarren aukera proiektu askorentzat
MONDRAGONeko BACen ustez, beharrezkoa da lokartuta dagoen aukera multzo horri beste aukera bat ematea, Brokante Teknologikoaren bitartez. Egitasmoan parte hartu ahal izango dute MONDRAGON Korporazioan integratuta dauden kooperatibek, zentro teknologikoek eta Dibisioetako I+G unitateek, unibertsitate fakultateek… enpresa proiektu berriak bultzatu nahi badituzte. Laburbilduta, Brokante Teknologikoa topagunea izango da, negozio berriak plazaratu ahal izateko osagarriak dituzten enpresen eta erakundeen arteko hitzarmenetara zuzendua. Emaitza gisa, Brokante Teknologikoak ahalbidetuko du…:
- Enpresen, zentro teknologikoen eta MUko fakultateen garapen teknologikoaren emaitzen ustiapen komertziala handitzea.
- MONDRAGONeko kooperatiben artean ongarritze gurutzatua handitzea, enpresa ekimen berriak gauzatzeko,
- Eta, batez ere, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bidez, negozio eta dibertsifikazio aukerak zehaztea.
Brokante Teknologikoa prozesu bat izan da, urtarrilaren 24an egingo den azoka batekin amaituko dena, H-ENEA / Living Labeko instalazioetan, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean.
Brokante Teknologikoan erakusten den eskaintza
Egitasmoko parte hartzaileen profila izango da aktiboen hornitzailea edo, bestela, bazkide potentziala, enpresa ekimen berriak abiarazteko. Ondorioz, Brokante Teknologikoak honako kategoria hauei erantzungo dieten negozio aukerak sortzera zuzendutako proposamenak jasoko ditu:
- Jabetza intelektualeko aktiboak, komertzialki ustiatu ahal izango direnak.
- Jada finkatuta dauden garapen teknologikoak, enpresen gaur egungo produktuetan sartu ahal izango direnak.
- Orain dela gutxi garatutako proiektu bereziak, balio eskaintza merkaturagarri baten moduan erreproduzitu ahal izango direnak.
- Erabilera bikoitzeko teknologiak, berez xede jakin baterako garatzen direnak, baina jarduera ekonomikoaren eremu berrietan birbalorizatu ahal izango direnak.
- Plazaratzeko beste enpresa batek eman ditzakeen konpetentziak eta gaitasunak (adibidez, komertzializazio kanalak, marka, finantzaketa…) behar dituzten negozio ereduak.
Brokante Teknologikoan parte hartzeko aukera irekita
Oraindik ere, MONDRAGONeko enpresek Brokante Teknologikoaren Azokara joateko aukera dute, bazkide potentzial gisa, baldin eta finantzatzeko aukerak badituzte, produktuaren garapenak, azpiegitura produktiboak edo merkaturatzeko kanalak… lankidetza bidezko enpresa proiektu berriak sustatzeko erabili ahal izateko.
Horretarako, interesaren adierazpen bat bidali behar da posta elektronikoko helbide honetara: morobengoa@iseamcc.net. Edozein kontsulta egiteko, telefono hau erabil daiteke: 943 772 064.
Iturria: elkarbide