Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
"Birziklanet-Sahara, bidaia baten kontakizuna" hitzaldia maiatzaren 12an Kulturaten
Ekitaldi honen helburu nagusia da Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan arrakala digitala murrizteko martxan dagoen proiektu solidarioaren emaitzak eta bizipenak herritarrekin partekatzea. Arizmendi Lanbide Heziketako mikroinformatikako ikasle eta irakasle taldeak, Elkartenetekin elkarlanean, berregokitutako ordenagailuak Sahararaino nola iritsi diren eta bertako hezkuntzan duten eragina izango da saioaren ardatza.
Hizlari taldea
Hitzaldiak proiektuan parte hartu duten eragile desberdinen ahotsak bilduko ditu, ikuspegi osoa eskainiz:
- Mujtar Lebohi: Fronte Polisarioko ordezkaria.
- Saleh Zein: Proiektuaren ordezkaria Saharan.
- Gaizka Eraña: Birziklanet proiektuaren arduraduna.
- Beñat Irazabal: Arizmendi LHko zuzendaria.
- Jabi Alfaro: Elkartenet-eko arduraduna.
Proiektu honek elkartasuna, jasangarritasuna eta teknologia uztartzen ditu, Arizmendi Ikastolako ikasleen prestakuntza teknikoa gizarte-beharrizan errealekin lotuz.
Arizmendi Ikastolak dei egiten die herritar guztiei, eta proiektuaren babesle eta laguntzaileei, astearteko hitzordura hurbil daitezen bidaia honen kontakizuna lehen eskutik ezagutzeko.
- Eguna: Maiatzak 12, asteartea.
- Ordua: 18:00etan.
- Lekua: Kulturate (Arrasate).