Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ingeniaritza eta arkitektura
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Bihar izango da FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGONen finala, Arrasaten
FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON torneoaren finala izango da bihar, martxoaren 2an, Mondragon Unibertsitateko Arrasateko campuseko Iturripe egoitzan. 6 eta 16 urte bitarteko 300 ikasle baino gehiagoz osatutako 37 taldek hartuko dute parte, 17k Explore kategorian eta 20k Challenge kategorian. Ikasleek euren proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte, eta MASTERPIECE erronkari egin beharko diote aurre LEGO piezez eraikitako robotekin.
Aurten, gainera, Gasteiz batuko zaie Bilbo, Donostia eta Arrasateri. Guztira, 171 talde arituko dira berrikuntzaren eta teknologiaren festa handian. Izan ere, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Mondragon Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin antolatu du aldibereko FLL Euskadi torneoaren final nagusia. Aurtengoa, 15. edizioa izango da.

Arrasateko ekitaldia 10:00etan hasiko da botoi erraldoiaren sakatzearekin, eta bertan izango da erakundeen eta babesleen ordezkaritza zabala, tartean, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Maider Morras Arrasateko alkatea, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari orokorra, Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Iñigo Ucin MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko presidentea, Arrasateko ekitaldiaren antolatzaileetako bat baita MONDRAGON Korporazioa. Babesleen artean daude, berriz, Arrasateko Udala, Ausolan, Danobatgroup, Dominion Global, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, LKS Next, Lortek eta Maier. Sari banaketa eta itxiera ekitaldia 15:00etan izango da.
110 herrialdetako 650.000 gazte inguru biltzen dituen heziketa programa da FIRST LEGO League, eta ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatzea du helburu.
Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea
Ikerketa zentro teknologikoa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Irtenbide profesionalak.
Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ingeniaritza eta arkitektura