Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Bexen Cardiok elkarlan akordioa sinatu du Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialarekin
Osasun segurtasuna indartu eta kardiobabesteko garrantziaz jabetzea da helburua.
BEXEN Cardiok elkarlanerako akordioa sinatu berri du Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialarekin (COEGI), osasun segurtasuna indartu eta Gipuzkoa kardiobabesteko helburuarekin.
Kanpo Desfibrilagailu Automatikoen (KDA) instalakuntza hedatuago bat eta bihotz-biriken berpizteari buruzko formazioa ezinbestekoak dira helburua lortu nahi bada; biziraupen tasa altuenak dituzten lurraldeek bi arlo hauek dituzte oinari euren arrakastarako.
Bi entitateetako ordezkariek adierazi dute, "gaitz honen ondorioz, estatu mailan, urteko 30.000 heriotza izaten dira eta elkarlan honekin bi entitateen indarrak batuko ditugu, gizartea sentsibilizatu eta bihotz-biriken geldialdia pairatutakoen biziraupen maila handitzeko".