Irakurriena
- 1. Sormenaren festa, Ikus-entzunezko Komunikazioko gradu amaierako lanen aurkezpenean
- 2. Fagor Ederlan Taldeak Ipar Amerikako Regen Aluminum enpresaren %51 eskuratu du
- 3. Zabalik da TFG-TFM MONDRAGON Sarien 2025eko deialdia
- 4. Etxebizitza eraginkorrago bat lortzeko bero-ponpen tokiko ekoizpena indartu du Domusa Teknikek
- 5. Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
- 6. Erretiratutako langileekin harremanak sendotzen jarraitzen du Ikerlanek
Bexen Cardio, Estatuan desfibriladoreak fabrikatzeko ziurtagiria duen enpresa bakarra

Nabarmentzekoa da Bexen Cardio dela estatuan desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra. Izan ere, bere fakturazioaren %80a nazioartean oinarritzen da. Baina 2021etik aurrera, enpresak negozio-lerro berri bat garatu du, tokiko merkatuan oinarritua.
“Estatuan 30.000 pertsona hiltzen dira urtero, ospitaleetatik kanpo bihotz eta arnas gelditzea gertatzen delako. Biziraupen-tasa %10ekoa da, eta denbora da faktore oso garrantzitsua kasu hauetan; izan ere, biktima bat seigarren minututik aurrera gelditzean, biziraupen-tasa %20koa da, eta hamargarren minututik aurrera ez dago ezer egitekorik”, azaldu du Argi Osak, Bexen Cardio kardio-babeseko aholkulariak. Gainera, 2018ko datuen arabera, Euskadin anbulantzia batek batez beste 11 minutu eta 21 segundo behar ditu biktima bat dagoen lekura iristeko.
Egoera hori ikusita, Bexen Cardiok kardio-babesaren aldeko apustua egin du. Gaur egun, saltoki, enpresa edo eraikin publikoetan instalatutako desfibriladoreak ikusezinak dira gizartearen zati handiarentzat. Izan ere, pertsonek ez dakite behar bezala erabiltzen. Hori dela eta, Bexen Cardiok 3 orduko prestakuntza-ikastaroak jarri ditu abian, errealitate birtualean oinarrituta, parte-hartzaileek larrialdi-egoera simulatua izan dezaten.
Helburua ‘Erreskatatzaile-komunitate’ bat sortzea da, Bexen Cardio deritzona. Reanibex Alert aplikazioaren bidez, hurbilen dagoen erreskatatzaileari deitu ahal izango dio, larrialdi bat jasaten ari den pertsonari desfibriladorea segurtasunez erabili ahal izateko. “Egoera bakoitza aztertzen dugu, besteak beste, enpresei, udalei, kirol-zentroei, ikastetxeei edo bizilagun-komunitateei aholkularitza eskainiz, gure ingurunea kardio-osasungarri bihurtzeko”, adierazi du Argi Osak.