Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Berdintxiketan: bikote mistoen Oñatiko 6. lasterketa
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Berdintasun Taldeak bikote mistoen herri lasterketa antolatu du seigarrenez, berdintasunaren aldeko lasterketa izango dena.
|
Emakumeen parte hartzea unibertsitatearen baitan antolatzen diren kirol ekintzetan baxua izaten da, oro har. Berdina gertatzen da herri mailan antolatzen diren kirol ekintza askotan. Kirol profesionalak eta aisialdiko kirolak aurpegi maskulinoa du, baita komunikabideetan eta baita kalean ere. Emakumeei beraien espazioa ematen zaienean, ordea, kirola egiten dutela eta gustatzen zaiela argi ikusten da.
Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Berdintasun Taldeak bikote mistoen herri lasterketa antolatu du seigarren aldiz, berdintasunaren aldeko lasterketa izango dena.
Lasterketa 2016ko maiatzaren 13an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:30etan eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Fakultatean garatuko da. |