Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
BBFn bat egiten dute ikaskuntza, berrikuntza eta ekintzailetasunak
Bilbao Berrikuntza Faktoria 2013an jaio zen, ikasketak, berrikuntza eta ekintzailetasuna lotzen zuen proiektu aitzindari bezala. Bilbon kokatua eta Mondragon Unibertsitateak kudeatuta, Init Taldearekin batera eta Bilboko Udalaren laguntza jaso zuena.
As Fabrik proiektua Zorrozaurren kokatuko da; ekosistema berritzailea izango da, eta batik bat 4.0 industriari bideratutako zerbitzuak eskainiko ditu.
Ekosistema
BBF modeloak esparru berean hiru arlo bereizten ditu, eta era berean elkar lotuta daude: unibertsitate prestakuntza, enpresa-ekimenak eta berrikuntza. Izan ere, Lander Beloki, Enpresagintza fakultateko dekanoak adierazi bezala “toki honetan erraz ikusi ditzakegu unibertsitateko ikasleak ikasten, ekintzailetasunean eta kudeaketarekin loturiko hainbat gaietan berritzen. Horrez gain, startup ugari ere biltzen dira bertan, beraien enpresa proiektua bideratzen eta beste batzuk proiektua garatuagoa dutenak ere. Hiru eragile hauen bitartez ekosistema potentea garatzea da helburua”.
Bilbao Berrikuntza Faktoria LEINN eskaintzen hasi bazen ere, gaur egun beste bi gradu ere eskaintzen dira bertan: Business Data Analytics eta myGADE.
Gainera, master eskaintza ere badu: Intraekintzailetza eta Berrikuntza Irekiko Nazioarteko Masterra (MINN); Pertsona eta Taldeen Coachingeko Masterra; Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterra; eta Erakundeen Nazioartekotzeko Unibertsitate Masterra.
Etorkizunerako proiektuak
Bilbao Berrikuntza Faktoria indartuz joan da urteekin eta bost urte hauetan egokituz joango da momentuko beharretara, espazio berriak irekiz eta gradu zein master formazio eskaintza zabalduz. Etorkizunera begira ere, Bilbon bere egunean hasi zuen hedapenarekin jarraituta, Mondragon Unibertsitateak gidatuko du As Fabrik proiektuaren kudeaketa, Zorrozaurren kokatuko dena eta ekosistema berritzailea izango dena, 4.0 industriari bideratutako zerbitzuak eskainiz.
Espazio berri honek 6 milioi euroko aurrekontua du eta %80 europar fondotik lagunduko da. Ekonomia digitalak ekarriko dituen erronka berriei erantzuteko sortuko da, networking bezalako akzioak garatzeko esate baterako, eta ideia berrien laborategia ere izango da, destart-ups berriak martxan jartzeko.