Irakurriena
- 1. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 2. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 3. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 4. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 5. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 6. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
Batuz Aldatu, hizkuntza-politiketan jauzia egiteko ekimena
MONDRAGON Korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea Batuz Aldatu ekimenarekin bat egin duten ia ehun eragileen artean daude. Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialen ekimena Kursaal Jauregian izan zen, azken hilabeteotan garatutako prozesua irudikatzeko baliagarritzat hartu zen ekitaldi batean.
Batuz Aldatu izeneko adostasunaren edukiak etorkizuneko agertokirako helburu nagusia biltzen du: euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea. Horretarako, hizkuntza-eskubideak eremu guztietan bermatu beharko direla adierazten da, hala nahi duen edonork ez dezan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik izan.
Hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatzeko beharrizana nabarmentzeko euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu eta elkarlotzea bilatzen da, edonork ez dezan izan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik.
Hiru erronka
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak hurrengo hilabeteotan ekimenaren baitan aurrera eramango diren erronken berri eman zuen aurkezpenean. Lehenik eta behin, adostutako dokumentua eragile gehiagotara iristeko beharra plazaratu zuen, bigarrenik, eragileon artean lortutako adostasuna hizkuntza-politika orokorretan eragiteko helburua azpimarratu, eta azkenik, eragileek lortutako adostasun soziala adostasun politiko bihurtzea erronka garrantzitsutzat nabarmendu zuen.