Irakurriena
- 1. Orbeak promozio berezia jarri du abian MONDRAGONentzat
- 2. MONDRAGONek interesa pizten jarraitzen du bisitari atzerritarren eta kooperatiben artean
- 3. Eskuratu TERNUA %15eko deskontuarekin
- 4. TFG-TFM MONDRAGON Sariek talentua saritu dute inoizko parte-hartzerik handienarekin
- 5. MONDRAGONek eta Fagor Electronicak Semi Zabalan inbertitu dute
- 6. Eroskik finantza egitura berrantolatu du, zorra merkeago birfinantzatuz
ASETT Gizarte Ekonomiako Plataforma aurkeztu da
Uztailaren 22an aurkeztu zen ofizialki ASETT, gizarte ekonomiaren plataforma estrategiko global berria. ASETT osatzen dute: Eusko Jaurlaritzak (hub-aren presidentetza du Elena Pérez Barredok), Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak, CEPESek eta MONDRAGONek.
Eraldaketa soziala ezagutzaren bidez
Giza garapenerako funtsezkoak diren sistema ekonomikoen eraldaketa soziala bizkortzeko asmoarekin sortu da ASETT, ezagutza motor nagusi gisa erabiliz. Bere ikuspegia argia da: gizarte ekonomia sistema ekonomiko eta sozial berri baterako bide frogatu eta eraginkor gisa finkatzea, aukera-berdintasuna sustatuko duena eta XXI. mendeko erronka handiei erantzungo diena.
Ikuspegi integrala: Think Tank, Prospektiba eta Laborategia
ASETT eremu globaleko think-do tank gisa egituratzen da, eta pentsamendu kritikoa, aurreikuspen estrategikoa eta berrikuntza aplikatua uztartzen ditu, gizarte ekonomia aldaketa sistemikoaren eragile gisa bultzatzeko. Bere jarduera-eredua funtsezko eta elkarri lotutako hiru zutaberen inguruan ardazten da:
-
Think Tank: Gizarte ekonomiako sistemak. Nazioarteko gizarte ekonomiako sistemak aztertzean oinarrituko da, garapen ekonomiko eta sozialari egiten dioten ekarpena, haien egitura-dimentsioa eta erresilientzia ulertuz.
-
Prospektiba: Ingurune aldaketak. Gizarte ekonomian eragina duten eraldaketa-bektore handiak identifikatzea izango du helburu, hala nola teknologia (Adimen Artifiziala, digitalizazioa), demografia eta klima-aldaketa.
-
Lab: Arrakasta ereduak. Laborategi hau berrikuntza aplikatuan eta ezagutzaren transferentzian arituko da, lurralde edo sektore desberdinetan errepikatu daitezkeen gizarte ekonomiako eredu arrakastatsuak identifikatuz, dokumentatuz eta eskalatuz.